Ikasketa plana
Ikasketa plana
Ikasketa plana antolatuta dago bost ziklotan:
- #01. ZIKLOA. ABIAPUNTUA
#01 zikloaren helburua gizartearen eta hezkuntza- eta gizarte-berrikuntzako joeren arteko erlazioa ulertzea da, nola funtzionatzen duten konprenitzea, gogoetarako gakoak ematea. Inspirazioaz gain, zikloaren garrantzizkoena ildo koherente baten arabera lan egiteko orientabidea da, ikasleek aurrera eraman behar dituzten proiektuetarako testuingurua eta edukiak zein diren jakitea.
Ziklo hau amaitzean, parte-hartzaile bakoitzak garbi izango du bere idearioa gizarte- eta hezkuntza-aldaketako eragile gisa, betiere abiapuntutzat hausnarketa pertsonala eta taldekoa eta gidaritzat ikerketa-gaiak (ikasteko gogotik, ez esparru teorikotik sortutako ikerketa-gaiak) aukeratzeko inspirazioa izango dituen prozesu baten barruan.
Abiapuntu ziklo honetan, inspirazio bidaia egingo da.
- #02 ZIKLOA. PROIEKTUA
Parte-hartzaileek lan-talde gisa erakutsi beharko duten tonua, indarra eta lan-erritmoa zehaztuko da ziklo honetan, nola workshop presentzialetan, hala proiektua lantzeko saioetan, online saioetan eta bidaietan.
Zikloa amaitzean, parte-hartzaileak talde gisa antolatuta egongo dira, eta ondo zehaztuta izango dituzte bai proiektuen lan-arloak, bai haiek aurrera eramateko beharreko lan-taldea.
- #03. ZIKLOA. GARAPENA
Ziklo hau sorkuntzan zentratzen da. Taldeak, bere proiektuen landa-lana aurrera eraman bitartean, sorkuntza-prozesu introspektibo --ez barnerakoi-- batean, beste eragile batzuekin elkarlanean eta elkarrizketan etengabe. Prozesu horretan, parte-hartzaileak “proto-talde”-tik taldera igaroko dira, asmo garbi batekin: proiektua/ikerketa bideratzea eta proiektuan jokatu beharreko rolak ondo zehaztea.
Zikloa amaitzean, masterraren komunitate eta sare osoan zehar balioztatu eta birkontzeptualizatuko dira proiektuak.
Zikloa urtebetean osatuko da, parte-hartzaileetako bakoitzak hautatzen duen erritmoaren arabera. Parte-hartzaileek, gainera, zein gai sakondu nahi dituzten aukeratu ahal izango dute, proposatutako 13 moduluen artetik 6 hautatuz.
Ziklo honek bereziki ikerketa proiektuan jartzen du arreta.
Eduki tematikoa (LEGO moduloak):
- Elkarrekin bizitzen ikasi, aniztasun funtzionalari eta genero-aniztasunari buruzko ezagutzan jartzen du arreta, kolektibo desberdin, gutxitu eta disidenteak diren aldetik.
- Eskolako kapital kulturala, Gaitasun eleaniztunak eta kulturartekoak ikuspegi kritikoarekin garatzen ikasiko duzu, eskola inpaktu sozialeko eragile gisa ulertzeko.
- Aldaketa hezkuntza-erakundean, hezkuntza-erakundeko aldaketa-prozesuaren gakoak aztertuko dituzu.
- Complexity Navigation, konplexutasuna eta aldaketa zure eguneroko profesional eta pertsonalaren atal gisa lantzen ikasiko duzu.
- Taldeak bideratzea, taldean ikasteko kontzeptuak eta metodologiak esperimentatuko dituzu, zure lanaren funtsezko oinarri diren heinean, ikasten duen talde bat eraikitzeko esperientziara bideratuta.
- Ikaskuntza-prozesuaren berrikuntza, zure ikasleekin hobeto konektatzeko eta haien ikaskuntza errazteko estrategiak ezagutuko dituzu.
- Lifelong learning, moduluaren proposamena bidaiari bihurtzea da, bidaia existentzia eta ikaskuntza ulertzeko adierazpenik onena dela ulertuta.
- Learning analytics: Metrikoak, arazoak ulertzea pertsonok sortzen ditugun aldagai/datuei buruzko estatistika erabiliz.
- Ikaskuntza erraztea ingurune digitaletan, etorkizuna (eta oraina) espazio digitala esploratzean datza. Ingurune digitaletako ikaskuntza errazteko entrenatzen ikasiko duzu.
- Ikaskuntza erraztea ingurune hibridoetan, sareko testuinguru batean ikaskuntza eta berrikuntza nola erraztu ikasiko duzu.
- Ikaskuntza- eta berrikuntza-ekosistemak, ekosistema berritzaile bat sortzea eta ezartzea ahalbidetzen duten osagai eta dinamika nagusiak zein diren jakiteko.
- Ikerketa kuantitatiboa, ikerketa kuantitatiboa egiteko funtsezkoak diren kontzeptu eta tresnetan sakontzeko. (Nahitaezkoa doktorego-ibilbidean).
- Ikerketa kualitatiboa, paradigma kualitatiboak, haiekin lotutako metodoak eta datuak biltzeko eta aztertzeko teknikak ezagutzeko. (Nahitaezkoa doktorego-ibilbidean).
- #04. ZIKLOA. ITERAZIOA ETA ABIARAZTEA (INPLEMENTAZIOA)
Taldeak proiektu sendoak ditu, sareak baliozkotuta. Baliteke zenbait aldaketa eta berrasmatze egotea bidean, baina zikloa fokatzen da proiektua sendotzera.
Gainera, amaieran, taldearen eta proiektuen lehen bizi-zikloa amaitzen da, eta, beraz, ziklo honen ardatza da hausnartzea eta planifikatzea garatutako proiektuen jarraipena eta/edo etorkizuna.
- # 05. ZIKLOA. KOMUNITATEA
Proiektuak aurkeztu ondoren, "ospatzeko" unea da, hain zuzen ere, ospatzeko masterreko taldeak ikasitakoa eta pertsona bakoitzak bereganatu dituen trebetasun eta ezagutza berriak.
Workshop-ak
Zikloetan zehar hainbat workshop egingo dira. Masterraren saio presentzialak egingo dira BilbonMadrilen.
Masterreko ikasgaiak
1.er maila
Laburdurak
- OP: Oinarrizko Prestakuntza
- D: Derrigorrezkoa
- H: Hautazkoa
- MBL: Master Bukaerako Lana