Helburuak eta Konpetentziak
Helburuak eta konpetentziak
Gastronomia ulertzeko modua aldatu egin da. Berrikuntzari eta teknologiari lotutako sektore estrategikoa izatera pasatu da, eta elikaduraren, sukaldaritzaren eta etorkizuneko joerak markatzen ari da. Panorama berri horretan, zuk zeregin garrantzitsua izan dezakezu, master honi esker honako gaitasun hauek lortuko baitituzu:
Menderatzea
analisi sentsoriala eta kontsumitzailearen zientziak, trebetasun aurreratuak garatuz, metodologia zientifikoak eta sortzen ari diren teknologiak erabiliz pertzepzio sentsorialak interpretatzeko eta ingurune berritzaileetan produktuen ezaugarri organoleptikoak ebaluatzeko..
Sustatzea
elikagaien industrian berrikuntza eta jasangarritasuna, klima-aldaketaren erronkei, kontsumitzailearen eskaerei eta elikadura-sistema arduratsuak eraikitzeko beharrari erantzuten dieten produktuak garatzeko estrategia sentsorialak diseinatuz.
Trebatzea
Ikuspegi zientifikoak, psicologikoak eta soziokulturalak uztartzen dituen ikerketa-teknika aurreratuetan, kontsumitzailearen portaera ulertzeko eta ezagutza hori garapen-, marketin- eta teknologia-transferentziako proiektuetan aplikatzeko.
Indartzea
Diziplinarteko eta ekarlaneko ikustegia, nutrizioa eta elikagaien teknologia, neurozientzia, psikologia eta marketina bezalako arloetan taldeak eta proiektuak gidatzeko gai diren profesionalak prestatuz, elikagauen merkatuan interbide holistikoak sortzeko.
Bultzatzea
berrikuntzaren arloan ezagutzaren eta lidergoaren transferentzia, ikerketaren eta praktika profesionalaren arteko lotura indartuz, industrian, akademian eta ekintzailetzan metodologia sentsorialak aplikatzeko gaitasunak garatuz.
"Analisi Sentsoriala eta Kontsumitzailearen Zientziak" masterra ikasteko baldintzak
Unibertsitate- titulua hauetako eremu batean izatea:
- Gastronomaa
- Nutrizioa
- Elikagaien teknologia
- Biokimika
- Farmazia
- Elikagaien prozesuen eta produktuen berrikuntza
- Biologia
- Kimika
- Ingurune-zientziak
- Antropologia
- Soziologia aplikatua
- Bioteknologia
- Enpresen administrazioa eta zuzendaritza
- Neuromarketina
Eta baieztapen hauekin identifikatuta sentitzen bazara:
- Ikaragarri gustatzen zait zentzumenek gure erabakietan nola eraguten duten ulertzea.
- Zientzietan iaioa naiz, eta produktuen garapenean aplikatzea interesatzen zait.
- Metodologia sentsorial berriekin berritu eta esperimentatzeak erakartzen nau.
- Datuak aztertzea eta interpretatzea gustatzen zait, irtenbide berritzaileak sortzeko.
- Elikagaien mundua eta horrek kontsumitzailearengan duen eragina interesatzen zait.
- Pertsona jakin-mina, behatzailea eta sortzailea naiz.
Masterreko Edukiak
- Analisi sentsorialaren hastapena
- Ebaluazio sentsorial aurreratuko mentodologiak
- Kontsumitzailearen psikologia eta pertzepzio sentsoriala
- Prduktuen berrikuntza eta garapena.
Masterraren irteera profesionalak
- Elikagaien kosmetika eta farmazia.
- Aholkularitza eta analisi sentsoriala.
- Kontsumitzailearen zienztiak.
- Hezkuntza eta prestakuntza.