Praktikak eta Master Bukaerako Lana
Praktikak eta Master Amaerako Lana
Gastronomia Zientzien Masterra amaitu aurretik, puntako enpresa, jatetxe edo zentro teknologiko batean edota unibertsitate edo ikerketa-zentro bateko I+G unitatean lan egingo duzu profesional gisa. Gastronomia Zientzien Fakultateak - Basque Culinary Centerrek gastronomiaren, ostalaritzaren eta elikagaien industriaren sektorearekin duen harreman estua dela eta, ikasleek lan-munduari buruzko ezagutza praktikoa eta erreala lortu ahal izango dute ikasketak egiten dituztenean, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren ereduari esker. Izan ere, praktikak egin ahal izango dituzu ikasten duzun aldi berean.
Gainera, bigarren urtean Master Bukaerako Lana egingo duzu 5 hilabetetan, enpresa edo zentro teknologiko batean. Bertan, proiektu bat garatu beharko duzu, hala nola asetzeari buruzko ikerketa bat egitea edo produktu berritzaileak lantzea (jengibre beltza, adibidez).
Praktikak zein Master Bukaerako Lana gastronomia-zientziei eta elikadurari lotutako Estatuko eta nazioarteko enpresa eta erakundeetan egin ahal izango dituzu. Horren bidez, esperientzia hartuko duzu, errealitate berriak ezagutuko dituzu, eta zurea bezalako profil batean beharrezkoak diren konpetentziak eta gaitasunak garatuko dituzu.
POI Eredua
Mondragon Unibertsitatean, ikaskuntzan arrakasta lortzeko gakoa praktika dela uste dugu. Horregatik, Gastronomia Zientzien Masterrean erronka errealei aurre eginez ikasiko duzu, praktikan oinarritutako hezkuntza-ereduari eta masterraren barruan hainbat enpresak proposatuko dizkizuten erronkei esker.
Izan ere, Masterrak dirauen aldi osoan, gastronomiaren eta elikaduraren sektoreko enpresa eta pertsona ospetsuek erronkak planteatuko dizkizute, eta masterrean eskuratutako ezagutzekin eta konpetentziekin erantzun beharko diezu. Erronka eta proiektu horiei erantzuteko, ikertu, aztertu, esperimentatu, eztabaidatu eta, batez ere, ikasgelan ikasitako guztia aplikatu beharko duzu.
Azken batean, masterra lanbide-esperientziarekin amaitzea ahalbidetuko dizun ikaskuntza-eredu batekin ikasiko duzu.