Helburuak eta konpetentziak
Helburua
Business Data Analytics graduaren helburua da, etorkizuneko profesionalak prestatzea datuen zientziaren eta adimen artifizialaren arloan, enpresen beharrei benetako erantzuna emateko.
Konpetentziak
Gradua diseinatzerakoan, kontuan hartu behar da zein gaitasun behar dituen datu-zientzialari batek enpresen eta erakundeen beharrei erantzuteko, datuen analisia eta adimen artifiziala erabiliz.
Hauek dira Business Analytics graduko ikasleak eskuratuko dituen gaitasun nabarmenetako batzuk:
- Datuak aztertzeko proiektuak diseinatzeko eta gauzatzeko gai izango zara.
- Enpresen beharrei erantzuteko gai izango zara, datuen analisia eta adimen artifiziala erabiliz.
- Lortutako emaitzak modu eraginkorrean jakinarazteko gai izango zara.
- Ezagutza teknologikoak izango dituzu datuen esparruan (azpiegitura, programazioa eta datu-baseak).
- Datuen eremuan aplikatutako ezagutza analitikoak izango dituzu (estatistika, matematika eta modelizazio matematikoa).
- • Ezagutzak izango dituzu hainbat enpresa arlotan (Ekonomia, finantzak, marketina, eragiketak, osasuna, industria eta abar).