Business Data Analytics graduaren helburua da, etorkizuneko profesionalak prestatzea datuen zientziaren eta adimen artifizialaren arloan, enpresen beharrei benetako erantzuna emateko.
Business Data Analytics-eko graduatuak gai izango dira datuak balio bihurtzeko erakundeetarako. Horrek ahalbidetu egingo du, erabaki estrategikoak hartzea, antolaketa prozesuak optimizatzea eta datuetan oinarritutako negozio eredu berriak diseinatzea. Datu-zientziak modu integralean uztartzen ditu, matematikako, estatistikako, teknologiako eta jakina, aplikazio-eremuko edo domeinuko ezagutzak. Hau da, (marketina, finantzak, ekonomia, eragiketak, etab.)
Datuen azterketan eta bere erabileran espezializatzea nahi baduzu, enpresen beharrei erantzuteko, hau da zure gradua.
Ate Irekien jardunaldia
AEnpresagintzako ateak irekitzen ditugu eta zure zain egongo gara, titulazioa eta bere irteera profesionalei buruz hitz egiteko zehaztasun guztiekin.
Gaur egun enpresek gehien eskatutako eta baloratutako profiletako bat da.
Sektore desberdinetako enpresek planteatutako erronka errealen ebazpenaren bidez Ikasiko duzu.
Bi egonaldi egingo dituzu campusetik kanpo, bata nazio mailan eta bestea nazioarteko mailan.
Ezagutza ezberdin eta ugariak aplikatuko dituzu enpresa kudeaketan, matematiketan eta informatikan, enpresa arazoak konpontzeko, ebazpenen garapenaren bitartez.
Artikulua Zer egiten du Data Analytics Business batek?
Artikulua Irteera profesionalak: " 2017ko enplegu hoberena" Forbes-en arabera
Artikulua Enpresaren eginkizuna BDATA graduan
Irteera profesionalak aldatu egin daitezke, lehentasunen, interesen, trebetasunen eta graduko lau urteetan zehar egindako aukerako materien arabera, baina hauek dira nabarmenenetako batzuk:
Industria, banka, marketina, osasuna, merkataritza elektronikoa, retail-a, finantzak, telekomunikazioak, eta abar, bezalako esparru ezberdinek, datu ugari sortzen dituzte, eta beraz, datuen arloko profesionalak behar dituzte, negozio berriak sortzeko eta optimizatzeko.
Business Data Analytics-eko graduatuak, erantzukizun eta kudeaketa postu garrantzitsuak izango ditu, erabakiak hartzeko ezinbestekoak diren datuen analisian eta bere interpretazioan inplikatutako enpresaren arlo estrategiko ezberdinetan.