Ikasketa plana
GAUR EGUNGO PRESTAKUNTZA PROGRAMA
Business Data Analytics Graduko ikasgaiak espezifikoki diseinatu dira gradurako. Datu-zientziaren eta adimen artifizialaren esparruan etorkizuneko profesionalak prestatzeko beharrezkoak diren aspektuak txertatu dira, enpresa beharrei erantzun erreala emateko.
Graduko irakasgaiak
Jarraian, graduko materien laburpen bat aurkituko duzu:
Analytical skills
MATEMATIKAK ETA ESTATISTIKA
Adimen artifizialaren atzean dauden kontzeptu matematikoak eta estatistikoak ulertzeko gai izango zara
DATUEN KUDEAKETA ETA GOBERNAKETA
Datuen kudeaketa estrategikoa eta gobernu egokia funtsezkoak dira erakundeetan adimen artifiziala behar bezala aplikatzeko
MODELIZAZIO MATEMATIKOA
Datuen balioa ateratzeko ereduak sortzen ikasiko duzu. Ikaskuntza automatikoa, sakoneko ikaskuntza, etab. bezalako kontzeptuak ezagutuko dituzu
DATUAK BISTARATZEA
Lortutako emaitzak bistaratze eraginkorren bidez jakinarazten ikasiko duzu. Gainera, negozio-adimenerako funtsezko tresnak erabiliko dituzu
Tech skills
PROGRAMAZIOA
Datu-zientzian gehien erabiltzen diren programazio hizkuntzak erabiltzen ikasiko duzu (R, Python, etab.)
DATU BASEAK
Datuak biltegiratzeko hainbat plataforma ezagutuko dituzu. Datu-base erlazionalak zein ez-erlazionalak, besteak beste
BIG DATA TEKNOLOGIAK
Datu-bolumen handiak aztertzeko plataforma nagusiak ezagutuko dituzu, bai on-premise, bai hodeian (AWS)
Domain skills
EKONOMIA
Ekonomiaren oinarriak ikasiko dituzu (makroa eta mikroekonomia), ekonomia ikuspegi data-driven batetik ulertu ahal izateko
MARKETING
Marketinaren oinarriak ikasiko dituzu, eta ikasiko duzu ere, datu analisia marketin estrategiekin nola konbinatu
FINANTZAK
Enpresa baten finantza-datuei buruzko ikuspegi desberdinak lortuko dituzu, enpresaren errendimendu orokorra hobetuko duten erabakiak eta ekintza estrategikoak hartzea erraz dezakeen informazioa emanez
INDUSTRIA
4.0 industriaren gakoak ezagutuko dituzu, eta baita datuak funtsezko elementuak direla horretarako
OSASUNA
Sektore honi buruzko oinarrizko ezagutzak lortuko dituzu, eta ikusiko duzu datuen analisia esparru horretako joera bihurtzen ari dela
ETIKA ETA ZUZENBIDEA
Adimen artifizialaren esparruan aplikatu beharreko legeria ezagutuko duzu, baita hau aplikatzean kontuan hartu beharreko alderdi etikoak ere
Soft skills
PROIEKTUEN KUDEAKETA
Proiektuak kudeatzeko enpresan gehien erabiltzen diren metodologiak ikasiko dituzu (Scrum, Kanban, etab.)
KOMUNIKAZIOA
Ahoz eta idatziz modu eraginkorrean adierazteko gai izango zara
TREBETASUN PERTSONALAK
Edozein enpresa-esparrutan beharrezkoak diren soft skill-ak modu praktikoan garatuko dituzu
Erronken ebazpena
Erronken ebazpenean oinarritutako ikaskuntzaren bidez, hainbat sektoretako erakunde eta instituzioek planteatutako 12 erronka erreal ebatzi beharko dituzu graduan zehar. Horretarako, taldean lan egingo duzu ikaskideekin, eta irakasle baten tutoretza izango duzu, project manager gisa. Honela, ikasgaietan eskuratutako ezagutzak aplikatuz, hainbat erakunderen beharrei erantzungo dieten irtenbide sortzaile eta berritzaileak garatuko dituzu.
Gradua amaitzean, proiektuen portfolio bat izango duzu, graduan eskuratutako trebetasunak eta gaitasunak azaltzeko.
Jarraian, Business Data Analytics Graduko irakasgai guztiak azaltzen dira:
1. urtea
2. urtea
3. urtea
4. urtea
Leyenda
- FB: Formación Básica - 67 ECTS
- OB: Obligatoria - 146 ECTS
- OP: Optativa - 12 ECTS
- GBL: Gradu bukaerako lana
- G: Gaztelera
- I: Inglés