Ikasketa plana
Ikasketa plana
Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan, komunikazioaren munduko esparru guztietan lan egingo duzu, diziplina anitzeko moduluen bitartez. Batik bat ikus-entzunezkoetan, multimedian eta ingurune digitalean aditua izateko beharrezkoak diren konpetentziak lortuko dituzu.
Gradua bina urteko bi ziklotan antolatuta dago. Lehen bi ikasturteetan, komunikazioaren zenbait esparrutako funtsezko ezagutzak jasoko dituzu. Hirugarren eta laugarren ikasturteetan, bi ibilbide hauetatik bat aukeratuko duzu:
- Ikus-entzunezko sormena. Zure sormena landu, eta hurbiletik ezagutuko dituzu ikus-entzunezkoen sektoreko askotariko aukerak (zinema, telebista, Internet) eta rol profesionalak.
- Komunikazio digitala. DUALA. Komunikazio digital korporatiboan eta enpresa-komunikazioan sakonduko duzu, ingurune digitala eta ikus-entzunezkoena ardatz hartuta.
Graduko moduluak
Ikus-entzunezkoa
Komunikazioa
Eraginkortasunez komunikatuko duzu ikus-entzunezko orotariko hedabideetan: telebista, irratia, zinema eta Internet.
Dokumentazioa
Informazio-iturri onenak identifikatzeko trebetasunak eskuratuko dituzu.
Teknologia
Proiektuak egiteko eta kudeatzeko ikus-entzunezko tresna guztiak erabiltzen ikasiko duzu.
Errealizazioa
Dokumental baten edo fikzio-lan baten fase guztiak planifikatu, kudeatu eta koordinatuko dituzu.
Zinema / Telebista
Gidoigintza
Fikzio-lanetako eta dokumentaletako gidoiak sortzeko teknika narratiboak ezagutuko dituzu.
Telebistako audientziak
Telebista-programetarako estrategiak analizatzeko eta garatzeko nozioak jasoko dituzu.
Aktoreen zuzendaritza
Ikus-entzunezko orotariko proiektuetako aktoreen eszenografia zuzendu eta kudeatuko duzu.
Soinua
Soinu-teknikak
Ikus-entzunezko proiektuetako soinua gidatzeko tresnak eta trebetasunak ikasiko dituzu.
Irudia
Argazki-zuzendaritza
Planoak eta eszenifikazioa zuzentzeko ezagutzak lortuko dituzu.
Argiztapena
Plano bakoitzeko argiztapena eraginkortasunez erabiltzeko teknikak ezagutuko dituzu.
Animazio grafikoa
Irudiak mugimenduan sortzeko tresnak erabiltzen ikasiko duzu.
Trebetasunak
Ekintzailetza
Ikus-entzunezko enpresa bat sortzeko eta lantalde bat kudeatzeko trebetasunak garatuko dituzu.
Komunikazio eraginkorra
Zure ideiak edozein formatutan argi eta zehatz komunikatzeko gai izango zara.
Berrikuntza eta sormena
Ideia berritzaile eta sortzaileak garatzeko teknikak ikasiko dituzu.
Proiektuak eginez lortuko dituzu beharrezkoak dituzun konpetentziak
Esperientzia profesionala lor dezazun, graduan zehar taldean lan egingo duzu, proiektu eta erronka errealekin.
Ezagutu gure ikasketa-metodologia
Irakasgaiak mailaz maila
1. maila
2. maila
3. maila
4. maila
Ikasleak, Ikus-entzunezko sormena ibilbidea edo Komunikazio digitala ibilbideen artean aukeratu beharko du.
Laburdurak
- OP: Oinarrizko Prestakuntza
- D: Derrigorrezko
- H: Hautazkoa
- GBL: Gradu Bukaerako Lana