Robotika eta Kontrol Sistemak
Tituluaren helburu nagusia industria prozesu eta sistema autonomoak automatizatzeko, kontrolatzeko, mantentzeko eta adimendun bihurtzeko gai diren adituak prestatzea da.
Nori zuzendua: Industri Elektronikako Ingeniaritza, Energiaren Ingeniaritza eta Ingeniaritza Mekatronikoa titulo ofizialak dituzten ikasleei zuzenduta. Ikasgai osagarriekin: beste ingeniaritzak.
Gainera, ondorengo espezialitateetan espezializatzeko aukera ematen du: Sistema Autonomoak eta Automatizazioa. Halaber, Ikerketa Ibilbidea ere aukeratu daiteke, doktorego programara sarbide zuzena lortuaz. Espezialitateak ondorengo Campusetan ematen dira:
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Punta-puntako teknologietan espezializazioa
Ikuspegi praktikoa
Lehen mailako laborategiak
Ikasketak eta lana uztartzeko aukera
FORMAZIO DUALA Lan egin ikasten duzun bitartean
LABORATEGIAK ETA MATERIALA Puntako baliabideak zure eskura
Irteera profesionalak
Prestatuta
- Ingeniaritzako departamentuetarako.
- I+G departamentuetarako.
- Ingeniaritza aholkularitza eta zerbitzuak eskaintzeko.
- Ikerketa eta teknologia zentroetan iharduteko.
- Irakaskuntzarako.
Lan profilak
- Titulatu berriak
- Kontrol, automatizazio eta sistema robotikoen diseinatzaile, garatzaile edo programatzailea.
- Epe ertain/motzera
- Robotika, automatizazio eta kontrol sistemen aholkularia.
- Produktuen arduraduna (Product Manager).
- Ikerketa zentroetako edo I+Gko unitateetako ikertzailea.
- Epe luzera
- I+Gko zuzendaria.
- Ikerketa arduraduna zentro teknologiko edo I+Gko unitate baten.
- Automatizatutako planta baten diseinatzaile eta arduraduna.
Lan esparruak
Robotek eta sistema autonomoek gero eta erabilera handiagoa daukatela industrian eta gizartean, Master honen lan-esparruak ugari dira:
- Fabrikazio aurreratua.
- Industria 4.0, digitala eta konektatua.
- Ikusmen adimentsua.
- Makina-Erraminta.
- Bio-medikuntza arloa.
- Eta beste asko.
Enpresentzako proiektuak
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 17 ikerketa talde ditu, enpresentzako ikerketa eta transferentzia proiektuak garatzen dituztenak hain zuzen ere. Horietako talde bat robotika eta automatizazioan espezializatuta dago eta masterreko ikasleek prestakuntza dualaren bitartez proiektu horietan parte hartzeko aukera dute. Hurrengo bideoan Mondragon Asseblyrekin garatzen ari garen proiektua ezagutu daiteke. Proiektuaren helbudua eguzki panelen ekoizpen lerroa optimizatzea da, kalitatea hobetzeko eta errendimentua handitzeko.