Lanerako aukerak
Lanerako aukerak
"Gastronomia-hezkuntzaren arloko irakasle, teknikari edo ikertzaile gisa lan egingo duzu"
Gastronomiako Irakasleen Prestakuntzan espezializatzen bazara, elikaduraren ikerketaren munduan lan egin ahalko duzu, baita gastronomiaren arloko irakasle gisa ere, ikasleen ikaskuntza-prozesuak gidatzeko.
Master hau eginez gero, honako lan-aukera hauek izango dituzu:
Irakaskuntza eta prestakuntza
- Gastronomia-programetan unibertsitateko irakasleak.
- Sukaldaritza-zentroetako koordinatzaile pedagogikoak.
- Irakasleak etengabeko hezkuntzako zentroetan zein irakaskuntza ez-arautuetako gastronomiako hedapen-programetan.
Aholkularitza
- Pedagogia gastronomikoan aholkulariak, irakaskuntza-metodoei eta curriculum-garapenari buruzko aholkularitza eskaintzen dutenak.
- Elikaduraren eta gastronomiaren sektoreko enpresetako hezkuntza- eta prestakuntza-programetako aholkulariak.
Zuzendaritza eta kudeaketa
- Gastronomian espezializatutako hezkuntza-erakundeetako zuzendari akademikoak, estrategia hezitzailearen eta programen kudeaketaren arduradunak.
- Ostalaritzako eta jatetxetako enpresa handietako prestakuntza-kudeatzaileak, barne-prestakuntza programak garatu eta ezartzeaz arduratzen direnak.
Ikerketa eta garapena
Gastronomian espezializatutako hezkuntza-proiektu eta material didaktikoen garatzaileak.
Berrikuntza eta teknologia
Gastronomia-hezkuntzan teknologia digitalen integrazioan adituak, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua aberasteko tresna berritzaileak aplikatzen dituztenak.
Master bukaerako lana
Masterra bukatzeko, ikerketa-proiektu bat egingo duzu: master bukaerako lana. Esperientzia horri esker, gastronomiaren profesional gisa dauzkazun lan-aukerak hobetuko dituzu.