Praktikak eta master bukaerako lana
Praktikak eta Master bukaerako lana
Eskuratu gastronomiaren eta elikaduraren inguruko esperientzia ikasten duzun bitartean.
Gastronomia Zientzien Masterra amaitu aurretik, puntako enpresa, jatetxe edo zentro teknologiko batean edota unibertsitate edo ikerketa-zentro bateko I+G unitatean lan egingo duzu profesional gisa. Gastronomia Zientzien Fakultateak - Basque Culinary Centerrek gastronomiaren, ostalaritzaren eta elikagaien industriaren sektorearekin duen harreman estua dela eta, ikasleek lan-munduari buruzko ezagutza praktikoa eta erreala lortu ahal izango dute ikasketak egiten dituztenean, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren ereduari esker. Izan ere, praktikak egin ahal izango dituzu ikasten duzun aldi berean.
Gainera, bigarren urtean Master Bukaerako Lana egingo duzu 5 hilabetetan, enpresa edo zentro teknologiko batean. Bertan, proiektu bat garatu beharko duzu, hala nola asetzeari buruzko ikerketa bat egitea edo produktu berritzaileak lantzea (jengibre beltza, adibidez).
Praktikak zein Master Bukaerako Lana gastronomia-zientziei eta elikadurari lotutako Estatuko eta nazioarteko enpresa eta erakundeetan egin ahal izango dituzu. Horren bidez, esperientzia hartuko duzu, errealitate berriak ezagutuko dituzu, eta zurea bezalako profil batean beharrezkoak diren konpetentziak eta gaitasunak garatuko dituzu.POI eredua
Mondragon Unibertsitatean, ikaskuntzan arrakasta lortzeko gakoa praktika dela uste dugu. Horregatik, Gastronomia Zientzien Masterrean erronka errealei aurre eginez ikasiko duzu, praktikan oinarritutako hezkuntza-ereduari eta masterraren barruan hainbat enpresak proposatuko dizkizuten erronkei esker.
Izan ere, Masterrak dirauen aldi osoan, gastronomiaren eta elikaduraren sektoreko enpresa eta pertsona ospetsuek erronkak planteatuko dizkizute, eta masterrean eskuratutako ezagutzekin eta konpetentziekin erantzun beharko diezu. Erronka eta proiektu horiei erantzuteko, ikertu, aztertu, esperimentatu, eztabaidatu eta, batez ere, ikasgelan ikasitako guztia aplikatu beharko duzu.
Azken batean, masterra lanbide-esperientziarekin amaitzea ahalbidetuko dizun ikaskuntza-eredu batekin ikasiko duzu.
Raquel Martin
Unilever R&D, Global Nutrition-eko ikertzailea.
"Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Giza Nutrizio eta Dietetikako Gradutik iritsi nintzen Masterra egitera. Master Bukaerako Lana Kopenhageko Unibertsitatean egin nuen. Bertan, minbizia duten pazienteentzako elikagaiak 3D inprimaketaren bidez birformulatzeko proiektu bat garatu nuen. Nire tesia aurkeztu ondoren, Kopenhagera itzuli nintzen, eta proiektuan lan egiten jarraitu nuen beste 7 hilabetetan, research assistant gisa. Ondoren, plaza bat lortu nuen ikertzaile berrientzako programa batean, Unilever Research and Development izenekoan, eta gaur egun ikertzaile-lanetan ari naiz enpresak Wageningen-en (Herbehereak) ireki duen berrikuntza-zentro berrian."
Marta Castillo
Zentzumenezko analisiko nazioarteko enpresa bateko project managerra.
“Bartzelonako Unibertsitatean Bioteknologiako Gradua amaitu ondoren egin nuen Masterra. Gaur egun, product managerra naiz zentzumenezko analisiko enpresa batean. Nire lanean gehien atsegin dudana da enpresei beren berrikuntza- eta garapen-prozesuak gidatzeko soluzioak zorroztasun zientifikoarekin eman ahal izatea, produktuen ezaugarri organoleptikoetan eta pertzepzioan oinarrituta. Helburua da produktu berriak ateratzearekin zerikusia duten erabakiak hartzen laguntzea eta, era horretan, porrot-indize handiak murriztea (gaur egun % 80tik gorakoak dira elikagaien industrian).”
José de la Rosa
Future Food Institute-ko The Food Alchemist Lab-eko arduraduna.
“Biologian graduatua, Sevillako Unibertsitatean, eta Gastronomia Zientzien Masterreko lehen promozioko egresatua naiz, eta beti sentitu dut interes handia gastronomian eta hari lotutako zientzietan. Gainera, gizarte-arazoetarako soluzio gisa sentitu dut beti gastronomia. Kezka horrek bultzatuta, nire Master Bukaerako Lana Italiako Future Food Institute izenekoan egitea erabaki nuen, eta bertan ari naiz lanean orain. Future Food Institute erakundea nekazaritzako elikagaien sektorearen barruko berrikuntzara bideratuta dagoen ekosistema bat da. Food Alchemist Lab izeneko I+Gko zentroaren kudeaketaren arduraduna naiz. Zentro horrek «bazterkin» kontzeptua hainbat metodologiaren bidez berrasmatzea du helburu, hala nola hartziduraren edo beste eraldaketa entzimatiko batzuen bidez. Inpaktua sortzen dugu jatetxe-arloan, industrian eta hezkuntzan, prestakuntzaren, kontsultoretzaren eta abarren bidez.”.
Andrés Schrei
RAICES Centro Culinario de Innovación zentroko ikertzailea
“Guatemalakoa naiz sortzez, eta, Masterrean sartu aurretik, Enpresen Administrazioan graduatu nintzen eta chef izateko prestakuntza jaso nuen Institut Paul Bocuse izenekoan. Nire Master Bukaerako Lana Guatemalako eskualde-osagaiak kontserbatzeko eta goi-mailako jatetxe-arloan ustiatzeko protokolo bat sortzea izan zen. Gaur egun, RAICES Centro Culinario de Innovación izenekoan lan egiten dut, Guatemalako sukaldaritza dokumentatu eta zabaltzeko proiektu batean. Gastronomia kultura garatzeko eta zaintzeko bidea dela uste dut zinez. Horrez gain, gastronomia-gaietako kontsultore aditu gisa lan egiten dut FAO Latinoamerikarentzat, desnutrizioari aurre egiteko eskola-elikadurako programa nazional batean.”.
Praktikak enpresetan
Praktikak eta Master Bukaerako Lana elikadurari eta gastronomia-zientziei lotutako punta-puntako enpresetan eta zentro teknologikoetan egin ahal izango dituzu, Estatuan zein atzerrian.
Enpresetako praktikei buruzko informazio gehiago
Master Bukaerako Lana
Zer da Master Bukaerako Lana?
- Elikadurari eta gastronomia-zientziei lotutako zure proiektu propioa diseinatu eta garatu ahal izango duzu.
- Estatuko edo atzerriko enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoetan lan egingo duzu.
- Azken urtean, 5 hilabetetan arituko zara.
- Ezinbesteko betekizuna Gastronomia Zientzien Masterra lortzeko.
- Ikasleen % 30 Master Bukaerako Lana egin duten enpresan geratzen dira lanean.
- Unibertsitateko tutore bat izango duzu enpresan, zure Master Bukaerako lanean orientatzeko.
- Ikasten laguntzeko poltsa (500 euro inguru hilean).
Master Bukaerako Lanaren adibideak
- Asetzeari buruz ikertzea
- Elikadura-iturri berriak bilatzea
- Jengibre beltza lortzea
- Minbizia duten pazienteentzako elikagaiak 3D inprimaketaren bidez birformulatzeko proiektu bat garatzea
- Guatemalako eskualde-osagaiak kontserbatzeko eta goi-mailako jatetxe-arloan ustiatzeko protokolo bat sortzea
- Pertzepzio-prozesu multimodalek kontsumitzaileen portaeran nolako eragina duten aztertzea.