Ikas-irakas prozesua

Titulazio Ofiziala

Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ECTS

Pres.: 1 urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

55 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045940, type=text, options=[]}

Katalogoa

Metodologia

Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Masterra irakaskuntza aktiboan oinarrituriko ikuspegi metodologikoaren integrazioan oinarritzen da, ikasitako trebetasunak garatuz, aplikatuz eta praktikan jarriz.

Jarduera horiek guztiek honako hau dute helburutzat: ikasleari laguntzea eta harekiko interakzioa erraztea, banakako gaitasunak eta autonomia garatu dezaten, talde-lanera bideraturiko ingurune batean lidergoa eta erantzukizunak hartzea sustatzen duten gaitasunak eta trebetasunak garatzen dituzten hein berean.

  • Azalpen Teorikoa “ezagutza egituratua”: azalpen teorikoaren bidez ezagutza berriena eta erreferentziazkoa egituratzen da masterreko hiru arloetan: operazioen zuzendaritza, proiektuen kudeaketa eta berrikuntzaren kudeaketa estrategikoa.
  • Profesionalen aurkezpenak “enpresaren garrantzia”: enprese garrantzitsuetako profesionalek egiten dituzten aurkezpenen bidez hainbat praktika on azalduko dira. Bateratze-lanak eta hausnarketa kritiko batek ezagutza sortzea ahalbidetuko du.
  • Kasuen azterketa: ikasleek jasotako ezagutzak praktikan jarriko dituzte kasu errealen azterketa eginez, eztabaidatuz eta irtenbideak proposatuz.
  • Proiektu-arazoetan oinarritutako ikaskuntza “PBL”: kurtsoan zehar, parte hartzaileek taldeetan lan egiten dute planteatzen zaizkien proiektu-arazoak prestatzeko, aztertzeko, irtenbideak emateko eta aurkezteko.
  • Irakaskuntza aktiboko beste metodo batzuk : ikasleek simulagailu, mahai joko edo role playing-aren bidez banakako zein taldeko ezagutza eta trebetasunak garatuko dituzte.

 

Formakuntza esperientziak

Unibertsitatea baino gehiago gara