Ikas-irakas prozesua
Elikagaien hartzidurako proiektu errealetan oinarritutako ikaskuntza
Elikagaien Hartzidura Masterrak learning by doing metodologia erabiltzen du, praktikan, esperimentazioan eta kolaboraziozko ikaskuntzan oinarrituta. Curriculumaren egitura fase progresiboetan diseinatuta dago, eta fase horiek aukera ematen dute funtsezko gaitasunak eskuratu eta aplikazio espezializatuetarantz aurrera egiteko.
Ikaskuntza Metogoogiak
- Klase parte-hartzaileak: Mikrobiologia, entzimologia eta elikagaien teknologian sakonduko duzu saio dinamikoetan, eztabaida eta analisi kritikoa sustatuz.
- Laborategi aurreratueta praktikak:Hartzidura-prozesuak ikertzeko azken belaunaldiko teknologiarekin hornitutako laborategietan teknikak aplikatuko dituzu.
- Benetako erronkei aurre egin: Elikagaien industrian erronka errealak ebatziko dituzu, soluzio berritzaileak proposatuz, garatuz eta optimizatuz.
- Lankidetza-priektuak:Diziplina anitzeko taldeetan lan egingo duzu, sormena eta zehaztasun zientifikoa konbinatuz soluzio praktikoak garatzeko.
- Adituekin Mintegiak: Hartziduraren sektoreko liderrak izango dituzu hizlari, eta azken joera eta ezagutza berritzaileak partekatuko dituzte zurekin.
Prestakuntza-esperientzia nabarmenak
Praktika profesionalak
Enpresa liderren proiektuetan parte hartuko duzu, zure ezagutzak ingurune erreal batean aplikatuz.
Elikagai hartzituen diseinua
Zaporea, teknologia eta jasangarritasuna integratzen dituzten produktu berritzaileak garatzeko tailer praktikoetan parte hartuko duzu.
Panel sentsorialak eta analisi aurreratua
Tresna sentsorialak eta estatistikak erabiliz, elikagai hartzituen kalitatea eta merkatuaren onarpena optimizatzen ikasiko duzu.
Master Amaierako Lana
Nazioarteko enpresekin lankidetzan proiektu berritzaile bat garatuko duzu, zure gaitasun profesionalak indartzeko eta kontaktu-sarea zabaltzeko.
Ebaluazio Sistema
Zure aurrerapena etengabe ebaluatuko da:
- Klase eta tailerretan parte hartzea.
- Banakako eta taldeko proiektuen garapena eta aurkezpena.
- Laborategietan eta kasu errealetan oinarritutako ebaluazio praktikoak.
- Azterketa teknikoak, ezagutza teorikoak sendotzeko.
- Maste Amaierako Lana adituen epaimahai baten aurrean defendatzea.
etodologia praktiko eta pertsonalizatu honek aukera emango dizu gaitasun tekniko, estrategiko eta sortzaileak eskuratzeko, eta hartziduraren arloan nabarmendu eta sektoreko lider bihurtzeko.