Testigantzak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lan egin
Itxaro Juaristi Olaechea - Zerbitzu Akademikoak
"Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lan egiteak nire gaitasun pertsonal zein profesionalak indartzeko aukera eman dit; talde lanean proiektuak aurrera ateraz, elkarrekin lan eginez eta elkarrengandik ikasiz".
Eneko Bidegain Aire - Irakasle eta Ikertzailea
""Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lan egiteak euskal komunitatearekin eta komunitatearentzat ekarpenak egiteko aukera ematen dit, euskal komunikazio eta irakaskuntza arloetako etorkizuneko eragileak prestatzen ditugulako eta gure ikerketa lanek euskararen, euskal kulturaren eta herriaren erronkei erantzutea dutelako helburu".
Ibane Kapelastegi Osoro - Irakaslea
"Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lan egiteak aukera ematen dit ikasten jarraitzeko, pertsonalki eta profesionalki garatzeko eta aurrera begirako ate asko irekitzeko, betiere, eragiletza oinarri izanik. Horretarako, uneoro ikastetxeekin eta hezkuntza komunitateekin elkarlanean jarduten dugu euskal hezkuntza-sisteman eragiten eta etorkizuneko irakasle euskaldun konprometituak prestatzen".
Aritz Kanpandegi Berrotaran - Irakasle eta Ikertzailea
“Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegian lan egiteak aukera ematen dit Mondragon taldeko kooperatibekin lankidetza estuan lan egiteko. Ekosistema kooperatibo honen kide garen heinean, erronka izugarri ederra daukagu ekosistema honen premiak ezagutu eta gure ekarpena egiteko, izan formaziotik, transferentziatik, nahiz ikerketa aplikatutik. Balioan jartzen dut lan honek ema(te)n didan aukera errealitate kooperatibo hau gertu-gertutik ezagutzeko. Sinistuta nago gure inguruneko kooperatibak badirela ‘enpresa egiteko’ bestelako eredu bat, erronka sozio-enpresarialei erantzuteko bokazioa dutenak bestelako oinarri eta balioetatik abiatuz”.
Amaia Biain Bidarte - Analista funtzionala
"Mondragon Unibertsitateak etorkizuneko erronka profesionalei aurre egiteko aukera ematen dit, taldean eta helburu partekatu batekin. Izaera kooperatiboan, lankidetzan eta konpromisoan oinarritua, hezkuntza proiektuaren eraldaketa eta etengabeko hobekuntza sustatuz".
Amaia Lersundi- Irakasle eta Ikertzailea
“Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lan egiteak aukera eman dit hainbat arlotan aritzeko eta profesionalki formatzeko, besteak beste, ikertzaile bezala garatzeko; eskolekin harremanetan goteko eta egun eskolek dituzten erronkak identifikatzeko; ikerketaren, transferentziaren eta irakaskuntzaren bidez euskal hezkuntza komunitatean eragiteko; eta nazioarteko goi-mailako ikertzaileak ezagutzeko eta haiekin lan egiteko”.