Unibertsitate Sarrera
Graduko irakaskuntzetara sartu ahal izango dira jarraian adierazitako baldintzetako batzuk betetzen dituzten ikasleak (534/2024 ED)
- Batxilergoko titulua edo baliokidea duten ikasleak.
- Lanbide-heziketako goi-mailako teknikariaren, arte plastikoetako eta diseinuko goi-mailako teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak dituzten ikasleak.
- Unibertsitatera sarbide-proba egin beharrik gabe sar daitezkeen atzerriko hezkuntza-sistemetako ikasleak.
- Europar Batasuneko estatu kideetako hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleak edo unibertsitatera sartzearen arloan aplikagarriak diren nazioarteko akordioak sinatu dituzten beste estatu batzuetako hezkuntza-sistemetatik datozenak, elkarrekikotasun-erregimenean, betiere beren hezkuntza-sistemetan unibertsitateetara sartzeko eskatzen diren baldintza akademikoak betetzen badituzte.
- Europako Batxilergoko titulua duten ikasleek.
- Nazioarteko Batxilergoko Erakundeak emandako Nazioarteko Batxilergoko Diploma lortu dutenak.
Ikasle horiek ez dute atzerrian lortutako edo egindako tituluaren, diplomaren edo ikasketen homologazioa izapidetu beharrik izango Espainiako unibertsitateetan sartzeko.
- Batxiler-tituluaren edo Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren baliokide diren atzerriko hezkuntza-sistemetako titulu, diploma edo ikasketa homologatuak dituzten ikasleak. (Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaseigarren xedapen gehigarrian jasotakoak)
- Unibertsitate-ikasketak dituzten ikasleak.
Honako hauek sartu ahal izango dira zuzenean graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetan Espainiako unibertsitateetan:
- Unibertsitate-titulu ofizial bat dutenak (gradua, masterra, ingeniaritza teknikoa, etab.).
- Espainiako edo atzerriko unibertsitate-ikasketa partzialak egin dituztenak, betiere gutxienez 30 ECTS kreditu aitortu bazaizkie. Ikasle horiek, gainera, honako baldintza hau bete beharko dute: aitorpen hori lortzen ez badute, beren hezkuntza-sistema beretik datozen unibertsitate-ikasketarik gabeko ikasleen baldintza berberetan sartu ahal izango dira Espainiako unibertsitatera.
- Atzerriko unibertsitate-titulua izan eta Espainian homologaziorik edo baliokidetasun-deklaraziorik lortu ez dutenak.
- Beste sarbide batzuk.
Graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egin ahal izango dituzte Espainiako unibertsitateetan, V. kapituluan ezarritakoaren arabera:
- 534/2024 Errege Dekretuaren 28. artikuluan ezarritako sarbide-proba gainditzen duten 25 urtetik gorako pertsonak.
- 40 urtetik gorakoak, irakaskuntza bati dagokionez lan- edo lanbide-esperientzia dutenak.
- 45 urtetik gorakoak, 534/2024 Errege Dekretuaren 33. artikuluan ezarritako sarbide-proba gainditzen badute.