Nor gara

Nor gara

1976. urtean sortua, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Huhezi) Mondragon Unibertsitatearen parte den fakultate kooperatiboa da. 150 profesional gara lantaldean, eta fakultatea osatzen dute ikasketa-garai ezberdinetan dauden 1.700 ikasle baino gehiagok.

Euskal Herrian errotuta gaude, eta Bilbon, Eskoriatzan eta Aretxabaletan dauden campusetatik adi begiratzen diogu munduari.

Etorkizuneko testuinguruei aurre egingo dien erakundea gara, ikerketan oinarritua eta bizitza osoko ikaskuntza prozesuetan bidelagun izateko prestatua. Erronkei erantzuteko prest gaude.

Erreferenteak gara hezkuntza-berrikuntzan, kooperatibismoan, komunikazioan eta humanitateetan, eta fakultatetik haragoko ekosistema sozial zabal baten parte gara: hezkuntza-erakundeak, enpresak, erakune publikoal, komunikabideak, gizarte mugimenduak…

 

Misioa

Misioa da gure estrategiaren abiapuntua.

Mondragon Unibertsitatearen baitako fakultate kooperatiboa gara eta gure eginkizuna da:

Gizartean balio hauek sustatzea

  • Partaidetza eta konpromisoa.
  • Elkartasuna.
  • Pertsonenganako orientazioa.
  • Gizarte eraldaketa.

Euskal kultura eta hizkuntza oinarri izanik, mundu zabalari begira ikuspegi

  • Eleaniztuna.
  • Kulturaniztuna.

Giza talde motibatu eta konprometitua

  • Berrikuntzarekiko.
  • Irakaskuntzarekiko.
  • Ikerkuntzarekiko.
  • Transferentziarekiko.

 

Balioak

Gure misioarekin bat egiteko eta horren garapena bermatzeko, hauek dira gure balioak:

Pasioa

Profesioarekiko inplikazioa, konpromisoa eta proiektu konpartituarekiko atxikimendua ditugu.

Gertutasuna

Konfiantzazko elkarrekintza sustatzen dugu gure onena eskainita.

Berrikuntza

Erronkei proaktiboki eta begirada kritiko batetik ekiten diegu, aurrea hartzen diegu modu dinamiko eta malguan.

 

Pertsona ardatz

Garapen osorako kultura sustatzen dugu, elkarrengandik etengabe ikasiz eta gizatasuna ardatz hartuta.

(Inter)Kooperazioa

Erantzunkidetasunez eta lankidetzan jarduten dugu gure artean eta kanpoko egileekin.

Justizia eta jasangarritasun ekologikoa

bultzatzen dugu.