Sartzeko betekizunak
Sartzeko betekizunak
Gradu horretan matrikulatu aurretik, irakurri baieztapen hauek eta aztertu haiekin bat zatozen:
Teknologia
Beti gustatu izan zait teknologia eta gauzak nola egiten diren jakitea.
Materialak
Ulertu nahi dut noiz eta zergatik erabiltzen den titanioa inplanteetan, edo karbono-zuntza ibilgailuetan.
Ekologia
Ingurumenaz arduratzen naiz, eta ahal dudan guztia egiten dut kutsadura murrizteko eta natura zaintzeko.
Diy (do it yourself) (zerorrek egin ezazu)
Gauzek nola funtzionatzen duten jakitea gustatzen zait, mugimendu berriak ezagutzea; gailuak muntatzea, desmuntatzea, arakatzea, haien piezak ateratzea…
Zientziak
Erraz ikasten ditut fisika, kimika eta matematika, eta ongi moldatzen naiz zenbakiekin.
Sormena
Gauza berriak sortzea gustatzen zait, esperimentatzea eta berrikuntzaz baliatzea, objektuei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.
Lankidetza
Ongi jarduten naiz talde-lanean; nire iritziak eta usteak partekatzea gustatzen zait, eta nire ekarpena egitea helburuak lortzeko.
"Zure ustez baieztapen horiek bat baldin badatoz zure izaerarekin, Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza Gradua duzu aukerarik egokiena".
Goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi duzu
Batxilergoa ikasi edota goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin ondoren.
Batxilergoa ikasi duzu
Egokiena Zientzia eta Teknologiako Batxilergoa ikasi izana da. Garrantzitsua da Fisika eta Matematika ikasgaiak eman izana eta Marrazketa teknikoa eta Industria-teknologiak edo Kimika ikasgaiak ere gomendatzen dira.
Goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi duzu
Antzeko goi-mailako heziketa-zikloak ikasi izana gomendatzen dizugu, hala nola Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa edo antzekoak
Hemen duzu ikusgai kredituak aitortzeko eta transferitzeko sistemaren esparru araudia.
Graduko irakasgaiak
- Materialen zientziak
- Prozesu multifisikoen simulazioa
- Prozesuen ingurumen-optimizazioa
- Bizi-zikloaren azterketa
- Elektronika eta tresneria
- Energia sortzeko sistemak
- Tratamendu-teknologiak
Hizkuntza-betekizunak
Irakaskuntzez arduratzen den Goi Eskola Politeknikoaren hizkuntza-politikari jarraikiz, ikasleek kredituen % 60 inguru euskaraz, % 20 inguru gaztelaniaz eta gainerako % 20a ingelesez egitea aurreikusi da.
Hori dela eta, komeni da inskribatu aurretik ondoren zehaztuko ditugun hizkuntza-konpetentziak eskuratzea: