Aipamenak
Sei aipamen aukeran
Lehen Hezkuntza graduan sei aipamen espezifiko dituzu aukeran. Gradua hasterakoan, horietatik bost izango dituzu eskura. Seigarren aipamena, Entzumena eta Mintzaira, gradua bukatu ondoren, bigarren aipamen moduan egin ahal izango dugu.
Lehen Hezkuntza Orokorra
Lehen Hezkuntza Orokorra aipamenak eskainiko dizkizu tutore gisa ikasle, familia zein hezkuntza komunitatearekin elkarlanean aritzeko konpetentziak.
Berrikuntza Digitala
Ikaskuntza-irakaskuntzan berrikuntza prozesuak martxan jartzeko irakasleek izan beharreko trebakuntza digitalak garatuko dituzu Berrikuntza Digitala aipamen honekin, haurraren garapenean eta ikaste prozesuetan eraginez alfabetizazio teknologiko eta digitalaren ikuspegi kritikoa aintzat hartuta.
Heziketa Fisikoa
Garapen fisiko eta motorretik abiatuz, ikaslearen garapen osoan lagunduko duen irakaslea izateko formazioa jasoko duzu Heziketa Fisikoa aipamen honetan.
Atzerriko Hizkuntza
Testuinguru eleanitz eta kulturanitzetan atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan jarduteko formazioa jasoko duzu Atzerriko Hizkuntza aipamenean.
Heziketa Berezia
Ikasle guztien ikaskuntza eta parte-hartzea erraztuko duten testuinguruen eraikuntzarako gaitasunak landuko dituzu Heziketa Berezia aipamenean.
Entzumena eta Mintzaira (bigarren aipamen moduan)
Entzumena eta Mintzaira aipamen honek eskainiko dizkizu behar dituzun tresna eta baliabide guztiak erantzuteko ikasleek gelan izan ditzaketen hizkuntza eta komunikazio beharrei.