Sartzeko betekizunak
Mekatronikako Ingeniaritzan sartzeko betekizunak
Mekatronika ardatz duen ingeniaritza hori ikasteko asmoa baduzu, irakurri baieztapen hauek eta aztertu ea bat zatozen:
Berritzea
Prototipo berriak egitea gustatzen zait, esperimentatzea, berritzailea izatea.
Muntatzea eta arakatzea
Gauzek nola funtzionatzen duten jakitea gustatzen zait, mugimendu berriak ezagutzea; gailuak muntatzea, desmuntatzea, arakatzea, piezak ateratzea…
Lantaldea
Ondo moldatzen naiz diziplina anitzeko taldeetan, eta ez dit beldurrik ematen haien buru izateak.
Robotika eta automatismoak
Gustatzen zait roboten mundua, eta nola funtzionatzen duten jakin nahi dut.
Aljebra
Erraztasuna daukat zenbakiekin jarduteko, eta ongi moldatzen naiz matematikan eta fisikan.
"Bat al zatoz adierazpen horiekin? Bai? Orduan, Ingeniaritza Mekatronikoko Gradua aukerarik egokiena da zuretzat."
Bi bide izango dituzu gradu hori ikasteko
Batxilergoa ikasi edota goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin ondoren.
Batxilergoa ikasi duzu
Egokiena Zientzia eta Teknologiako Batxilergoa ikasi izana da. Garrantzitsua da Fisika eta Matematika ikasgaiak eman izana eta Marrazketa teknikoa eta Industria-teknologiak edo Kimika ikasgaiak ere gomendatzen dira.
Goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi duzu
Askoz hobeto Mekatronikaren alorreko Lanbide Heziketako graduren bat egin baduzu; esate baterako, Mekatronika Industriala edo Automatizazioa eta Robotika.
Hemen duzu ikusgai kredituak aitortzeko eta transferitzeko sistemaren esparru araudia.
Lanbide Heziketako titulazioren bat baldin baduzu, hiru urtean eskura dezakezu unibertsitate-graduaren titulua, graduaren bigarren ikasturtea baliozkotu egingo baitizute. Uztailean eta irailean, gainera, laguntza-ikastaro bat izango duzu matematika eta fisika lantzeko.
Eskaintzen diren lekuen % 50 Lanbide Heziketako goi-mailako titulu ofizial hauetakoren bat dutenentzat gordetzen da:
- Instalazio eta Mantentze-lanen atala
- Mekatronika Industriala
- Elektrizitate eta Elektronika atala
- Automatizazioa eta Robotika Industriala
- Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak
- Mantentze-lan elektronikoa
- Fabrikazio Mekanikoa atala
- Fabrikazio mekanikoko ekoizpenaren programazioa
- Fabrikazio mekanikoaren diseinua
- Eraikuntza metalikoak
Prozesu hori burutu behar duzu Ingeniaritza Mekatronikoa ikasten hasi aurretik.
Graduko irakasgaiak
- Proiektu Mekatronikoa
- Sistema Mekatronikoak Muntatzeko Laborategia
- Produkzio Ekipamenduen eta Sistema Automatizatuen Ingeniaritza
- Industria Automatizazioa
- Instrumentazioa eta Kontrola
- Sistema Robotizatuak eta Ikusmen Artifiziala
- Sistema Mekanikoak Diseinatzea eta Probatzea
Hizkuntza-betekizunak
Ingeniaritza Mekatronikoko gradua hiru campusetan ematen da (Arrasate, Bilbao As Fabrik eta Galarretako Eko canpusa (Orona Ideo)) eta campus bakoitzak bere hizkuntza-eredua jarraitzen du.
- Bilbao AS Fabrik campusa eta Galarretako Eko canpusa (Orona Ideo): irakasgaien %70 inguru gaztelaniaz ematen dira eta %30 inguru ingelesez. Hala ere, 1.mailako irakasgaiak euskaraz egiteko aukera dago (eskatzen duten ikasle kopurua nahikoa baldin bada).
- Arrasateko campusa: irakasgaien %60 inguru euskaraz ematen dira, %20 inguru gaztelaniaz eta gainerako %20a ingelesez.
Komenigarria da izena eman aurretik campus bakoitzari dagozkion hizkuntza-gaitasunak eskuratu izana:
ARRASATEKO CAMPUSA
BILBAO AS FABRIK CAMPUSA eta GALARRETA (ORONA IDEO)