Ikasketa plana
Ikasketa plana
Graduaren 4 urteetan zehar, mekanikarekin, elektronikarekin eta automatizazioarekin lotutako irakasgaiak ikasiko dituzu. Gainera, aldez aurretik goi-mailako heziketa-ziklo bat ikasi baduzu, dagoeneko eskuratutako ezagutza eta trebetasun guztiak praktikan jarri ahal izango dituzu, eta ikasturte oso bat baliozkotu ahal izango duzu, gradua 3 urtean amaitzeko.
Ingeniaritza mekatronikoko graduko irakasgaiak
Zientziak
Matematika
Matematikaren oinarriak menderatuko dituzu, eta ingeniaritzako problema matematikoak ebazteko gai izango zara.
Fisika
Mekanikaren, termodinamikaren eta elektromagnetismoaren lege orokorrak aplikatzen ikasiko duzu, ingeniaritzako problemak ebazteko.
Informatika
Ingeniaritzan aplika daitezkeen sistema eragileak, datu-baseak eta software informatikoak programatzen ikasiko duzu.
Mekanika
Diseinu mekanikoa
Elementu mekanikoak diseinatu ahal izango dituzu ordenagailuz lagundutako diseinuko tresnak erabiliz.
Fabrikazio teknologiak
Oinarrizko zein ekoizpen eta fabrikazio aurreratuko sistemen ezagutzak eskuratuko dituzu, laborategietan praktikak eginez.
Materialen erresistentzia
Materialen erresistentziari, elastikotasunari eta hauen ezaugarriei buruzko ezagutzak jasoko dituzu.
Ingeniaritza termikoa eta fluidoena
Fluido-mekanikaren eta termodinamikaren printzipioak problemak ebazteko aplikatuko dituzu.
Elektrizitatea eta elektronika
Sistema elektrikoak
Zirkuituen teoriaren printzipioak ezagutuko dituzu makina elektrikoen funtzionamendua ulertzeko.
Automatizazioa
Prozesu industrialetan automatizazioa aplikatzeko behar diren ezagutzak jasoko dituzu.
Robotika eta ikuspen artifiziala
Robotikaren eta ikusmen artifizialaren oinarriak garatuko dituzu, aplikazio industrialetan inplementatzeko.
Elektronika
Osagai eta sistema elektrikoak modelizatzeko eta inplementatzeko beharrezko gaitasunak lortuko dituzu.
Trebetasunak
Komunikazio eraginkorra
Entzuten, galdetzen eta zure ideiak argiro adierazten ikasiko duzu, zure mezua hartzaileei egokituta.
Berrikuntza
Produktu, ekipamendu eta sistema mekatroniko berritzaileak eta eraginkorrak garatzeko eta diseinatzeko gai izango zara.
Lantaldeak kudeatzea
Instalazio eta produkzio sistemetako muntatze, doitze, eta mantentze jardueretarako lantaldeak kudeatzeko gai izango zara.
Proiektu errealak konponduz ikasiko duzu
Proiektu errealetan jasotako ezagutzak aplikatuko dituzu Ingeniaritza Mekatronikoko Graduan (lau urte); horri esker, ingurune profesionalean esperientzia metatuko duzu eta modu praktikoagoan eta eraginkorragoan menderatuko dituzu ikasgelan jasotako ezagutzak.
Ezagutu proiektuetan oinarritutako ikaskuntza-sistema
Maila bakoitzeko irakasgaiak
Laburdurak
- OP: Oinarrizko Prestakuntza
- D: Derrigorrezkoak
- H: Hautazkoak
- GLB: Gradu Bukaerako Lana
- E: Euskara
- G: Gaztelera
- I: Ingelesa
Arrasate-Mondragón Campusa *
Bilbo (As Fabrik. Zorrotzaurre) Campusa **
SARBIDE PROFILAK:
- (1) Batxilergoa
- (2) Fabrikazio Mekanikoko GMHZ (Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa; Fabrikazio Mekanikoko Diseinua; Metal eraikuntzak) eta Instalazio eta Mantenketa (Mekatronika industriala)
- (3) Elektrizitate eta Elektronikako GMHZ (Automatizazioa eta robotika Industriala; Sistema elektrotekniko eta automatizatuak ; Elektroniko mantenketa)
1go Maila • 1go seihilekoa
Ikasleak ikasgai 1 aukeratu beharko du hautazko 2 ikasgaien artetik (bere profilaren arabera) 30 ECTS osatzeko
Ikasleak Euskara eta Gaztelera artean aukeratu beharko du. Euskaraz emango da taldea sortzen bada
1go Maila • 2. seihilekoa
Ikasleak ikasgai 1 aukeratu beharko du hautazko 2 ikasgaien artetik (bere profilaren arabera) 30 ECTS osatzeko
Ikasleak Euskara eta Gaztelera artean aukeratu beharko du. Euskaraz emango da taldea sortzen bada
2. Maila • 3. seihilekoa
Ikasleak 30 ECTS osatu beharko ditu sartzeko profilaren arabera.
GMHZtik sartzen diren ikasleei seihilabete bakoitzean 30 ECTS aitortuko zaizkie.
2. Maila • 4. seihilekoa
Ikasleak 30 ECTS osatu beharko ditu sartzeko profilaren arabera.
GMHZtik sartzen diren ikasleei seihilabete bakoitzean 30 ECTS aitortuko zaizkie.
3. Maila • 5. seihilekoa
Ikasleak (*) ikurra duten aukerako irakasgaien artean bat aukeratu beharko du seihilekoko 30 ECTS betetzeko.
(**) Ikasleak bi ibilbideetako edozein aukeratu ahal izango du, betiere DUAL ibilbidean eskaintza nahikoa badago.
3. Maila • 6. seihilekoa
Ikasleak (*) ikurra duten aukerako irakasgaien artean bat aukeratu beharko du seihilekoko 30 ECTS betetzeko.
(**) Ikasleak bi ibilbideetako edozein aukeratu ahal izango du, betiere DUAL ibilbidean eskaintza nahikoa badago.
4. Maila • 7. seihilekoa
2. Maila • 8. seihilekoa