Sartzeko betekizunak
Sartzeko betekizunak
Ingeniaritza elektronikoan profesionalki aritzeko asmoa baduzu, honako esaldi hauekin bat zatozen ala ez pentsatu beharko zenuke aldez aurretik:
APARATU ELEKTRONIKOAK ETA MUNTAKETA TXIKIAK
Izugarri gustatzen zait etxetresna elektrikoak edo beste aparatu elektroniko batzuk muntatu eta desmuntatzea eta barrutik nola funtzionatzen duten jakitea.
FISIKA
Beti izan naiz zientzietakoa, ongi moldatzen naiz zenbakiekin.
LOGIKA
Pentsamendu logikoa eta arrazionala dut, eta teoriak datuekin alderatzea gustatzen zait.
TALDEA
Ongi egiten dut lan taldean, eta taldeak antolatu eta gidatzeko gaitasuna dut.
AUTOMATIZAZIOA
Industria-eremuko automatizazioari eta robotikari lotutako guztia gustatzen zait.
IBILGAILU ELEKTRIKOA
Garraio-soluzio jasangarri berriak interesatzen zaizkit.
"¿Te reconoces? En ese caso, el Grado en Ingeniería Electrónica puede ser la opción ideal para ti."
Bi bide izango dituzu gradu hori ikasteko
Tras haber cursado bachillerato o habiendo cursado enseñanzas de Formación Profesional de Grado Superior.
Batxilergoa ikasi duzu
Egokiena Zientzia eta Teknolgiako Batxilergoa ikasi izana da. Garrantzitsua da Fisika eta Matematika ikasgaiak eman izana eta Marrazketa teknikoa eta Industria-teknologiak edo Kimika ikasgaiak ere gomendatzen dira.
Goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi duzu
Antzeko goi-mailako heziketa-zikloak ikasi izana gomendatzen dizugu, hala nola Mekatronika industriala,, Sareko informatika-sistemen administrazioa eta Automatizazio eta robotika industriala.
Hemen duzu ikusgai kredituak aitortzeko eta transferitzeko sistemaren esparru araudia.
Graduko irakasgaiak
- Elektroteknia
- Elektronika Digitalako Oinarriak
- Mikroprozesagailuak
- Teknologia elektronikoa
- Potentziako elektronika
- Kontroleko ingeniaritza
- Sistema robotizatuak
- Kontrol aurreratua
- Energia biltegiratzeko sistemak
- Industria elektronika
Hizkuntza-betekizunak
Irakaskuntzez arduratzen den Goi Eskola Politeknikoaren hizkuntza-politikari jarraikiz, ikasleek kredituen % 60 inguru euskaraz, % 20 inguru gaztelaniaz eta gainerako % 20a ingelesez egitea aurreikusi da.
Hori dela eta, komeni da inskribatu aurretik ondoren zehaztuko ditugun hizkuntza-konpetentziak eskuratzea: