Aipamenak

Titulazio Ofiziala

Haur Hezkuntzan graduatua (4 aipamen)

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Eskoriatza

Plazak

150 plaza

Hizkuntza

Euskara (%80), gaztelera (%10) eta ingelesa (%10)

Modalitatea

Presentziala / Erdi presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044001, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Lau aipamen aukeran

Gradua hasterakoan, bi aipamen izango dituzu aukeran: Haur Hezkuntza Orokorra eta Atzerriko Hizkuntza. Hirugarren eta laugarren aipamenak, Entzumena eta Mintzaira eta Psikomotrizitatea, behin gradua bukatu eta gero ikasi ahal izango dituzu, bigarren aipamen erara.

Haur Hezkuntza Orokorra

Haurrarekin eskuhartzeko irakasleak izan beharrreko ezaugarri pertsonaletan sakonduko duzu Haur Hezkuntza Orokorra aipamen honetan.

Atzerriko Hizkuntza

Haur hezkuntzan testuinguru eleanitz eta kulturanitzetan aritzeko konpetentzietan sakonduko duzu Atzerriko Hizkuntza aipamen honetan, ingelesez.

Entzumena eta Mintzaira (bigarren aipamen moduan)

Entzumena eta Mintzaira aipamen honek eskainiko dizkizu behar dituzun tresna eta baliabide guztiak erantzuteko Haur Hezkuntzako ikasleek gelan izan ditzaketen hizkuntza eta komunikazio beharrei.

INFORMAZIO GEHIAGO

Psikomotrizitatea (bigarren aipamen moduan)

Luzaro Psikomotrizitate Eskolarekin batera garatu dugun aipamen berri honekin ezagutuko dituzu haurraren garapen psikomotorearen gakoak eta ikasiko duzu behar horiei erantzuten. Gainera, trebatuko zara haurraren mugimendu librea zein jolasa behatzen eta interpretatzen. Eta, jakina, landuko dituzu psikomotrizistek beharrezkoak dituzten hainbat gaitasun, esaterako, auto-hausnarketa eta umearekiko begirada sentikorra.

INFORMAZIO GEHIAGO

Unibertsitatea baino gehiago gara