Ikas-irakas prozesua

Titulazio Ofiziala

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Donostia (Basque Culinary Center)

Plazak

112 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044083, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

PROIEKTU ERREALETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA GASTRONOMIA ETA SUKALDARITZA ARTEETAKO GRADURAKO

Basque Culinary Center eredua Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-ereduan oinarrituta dago, eta ikasleak eta haien prestakuntza pertsonala, soziala eta profesionala ditu ardatz eta protagonista nagusi. Eredu nagusiki praktikoa da, eta bizitza profesionalean eskatuko zaizkien konpetentzietan oinarrituta dago.

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduan, eginez ikasiko duzu. Gradu osoan, taldean lan egingo duzu eta zure lanbidearen errealitatea zuzenean ezagutzeko eta ikasketak egiten dituzun aldi berean lanbide-esperientzia eskuratzeko aukera emango dizuten proiektu errealak egin eta zuzenduko dituzu.

Gradua egiten duen pertsona bakoitzaren ezagutzak, trebetasunak eta jarrera jakintza-arloen arteko lotura sustatzen duen diziplina arteko planteamendu baten barruan baloratzen ditugu.

Prozesu horrek ebaluazio globala eta etengabea ahalbidetzen du, eta irakasleen eta ikasleen artean sortzen den komunikazio-harreman sendoari esker egiten dugu ebaluazio hori.

  • Eginez ikasten da.
  • Taldean lan eginez.
  • Proiektu errealak egin eta zuzenduz.
  • Ekintzailetza bultzatuz.
  • Autonomia eta erabakiak hartzeko aukera sustatuz.
  • Komunikazioa eta giza trebetasunak garatuz.

Seihileko bakoitzean, zure lantaldearekin egin beharko duzun proiektu praktiko bat planteatuko dizute. Eskuratutako ezagutzak aplikatzeaz gain, proposatutako erronkari soluziorik egokiena emateko ikasi behar dituzun kontzeptuak aurkitzeko informazioa bilatu eta aztertu beharko duzu.

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren abantailak

Izan zure ikaskuntzaren protagonista

Beharrezkoa den informazioa bilatzen, laburbiltzen eta zure ezagutzak handitzeko beharrezkoak diren datuak asimilatzen ikasiko duzu.

Proiektu guztiz errealak

Zure etorkizuneko lanbidearen errealitatea ezagutuko duzu, eta hainbat sektoretako enpresekin lan egingo duzu, eskuz esku.

 

Project Managerra

Gradu osoan, erronka edo problema ebazten lagunduko dizun profesional baten laguntza izango duzu.

Emaitzak lortzen ditugu

Ezagutza-mailarik handiena jasoko duzu, baina ezagutza hori proiektu errealetan aplikatzen jakin dezazun ere lortu nahi dugu.

 

Ikasi gehiago POI ereduari buruz

Unibertsitatea baino gehiago gara