Prestakuntza-jarduerak
Formazio Jarduerak
Antolaketa
“Erakundeen Kudeaketa Aurreratuan eta Ekonomia Sozialean Doktoretza” Programak, doktore titulua lortzeko beharrezkoak diren konpetentzia eta trebakuntza jarduerak garatzen ditu. Jarduera hauen barne, doktore-tesia aurrera ateratzeko ezinbestekotzat jotzen diren aspektu hezitzaileak eta prozedurak aurkitzen dira.
Urtero, tesiaren tutore eta zuzendariek doktoregaia bideratuko dute Ikerketa Plana (IK) elaboratzeko edota aldatzeko. Ikerketa Plan honetan doktoregaiak doktore titulua lortzeko konpetentzien lorpena bermatzen dituen beharrezkoak diren jarduera hezitzaileak agertuko dira.
Doktoregaiaren Jarduera Pertsonalizatuen Dokumentuan (JPD), doktoregaiak egindako jarduera hezitzaileak erregistratuko dira. Dokumentu hau tribunalak ebaluatuko du doktore tesiaren defentsan.
Jarduera hezitzaileak bi formatutan eskainiko dira: presentziala eta birtuala. Azken hau Mudle ikasketa- plataforma birtualaren bidez garatuko da eta Mondragon Unibertsitateak bere gradu-ondoko programak modu birtualean emateko erabiltzen du.
Proposatutako jardueren zehaztapena eta planifikazioa.
1 Urteko • 1 Seihilekoa
1 Urteko • 2 Seihilekoa
Doktoregoan Zehar
Ez Araututako Heziketako dedikazioa
DEDIKAZIO OSOA
3 urte
Nahitaezkoa da ikasturte bakoitzean gutxienez prestakuntza jarduera bat egitea
DEDIKAZIO PARTZIALA
5 urte
Nahitaezkoa da ikasturte bakoitzean gutxienez prestakuntza jarduera bat egitea
Prestakuntza osagarria
Ikasleen sarrera-profila kontuan hartuta, bi modulutan banatzen diren prestakuntza-osagarriak definitzen dira: I. modulua (metodologikoak) eta II. modulua (enpresa-kudeaketako eta gizarte-ekonomiako prestakuntza). I. Moduluak (Metodologikoak) ikerketa-lanen hastapena sustatzen duen prestakuntza du. II. modulua (Enpresa-kudeaketako eta gizarte-ekonomiako prestakuntza) enpresa-kudeaketako prestakuntzari dagokio, enpresa-errealitatetik hurbil ez dauden profil akademikoak eta/edo profesionalak dituzten ikasleentzat beharrezkotzat jotzen dena. Esparru horretan kokatzen da doktoretza.
Hori dela eta, DPBk zehaztu du bi moduluak prestakuntza-osagarriei buruzkoak izatea, eta, horien artean, sartu berri diren ikasleek, hala badagokio, lehenengo egin behar dutela, eta hori garatzeko behar den denbora ez dela kontuan hartuko 99/2011 EDan ezarritako doktorego-ikasketen iraupenaren mugarako.
Doktoregaiaren jardueren jarraipena
Dedikazio osoko jarraipena Dedikazio partzialaren jarraipena
Zeharkako Ekintzak
2021/2022 ikasturtea 2022/2023 ikasturtea 2023/2024 ikasturtea