Aldezlea
Aldezlea
Unibertsitateko organo eta zerbitzuen jardunen aurrean, unibertsitateko aldezlea da ikasleen eskubideak eta askatasuna errespetatzen direla zaintzeko ardura duen organo instituzionala, eta bitartekaritza-, adiskidetze- eta lanbide onak bere gain har ditzake. Bere jardunak independentzia, autonomia eta konfidentzialtasun printzipioek zuzenduko dituzte
Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak aurkeratutako pertsona da. Aldezlea eta bere eskubideak urratu direla uste duen pertsona baten eskariari erantzunez hartzen du parte.
Araudia
MEMORIA
Inolako erreklamaziorik egin nahi baduzu, ondoko formularioa bete ezazu mesedez
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Europa Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 EB Erregelamenduaren 13.artikuluan xedatutakoaren arabera (erregelamendu hori datu personalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa da), jakinarazten dizugu zure datuak Mondragon Unibertsitatearen ardurapeko fitxategi batean sartuko direla, bai eta honako alderdi ahuek ere:
- Datuen tratamenduaren arduraduna: Mondragon Unibertsitatea.
- Datuen tratamenduaren helburua: Aldezleak aurkeztutako kexei, erreklamazioei eta informazio- eta bitartekaritza-eskaerei erantzutea eta horien jarraipena egitea.
- Datuen tratamenduaren legitimazioa: Tratamenduaren arduradunari aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzea. .
- Datu-lagapenen hartzailea: Aldezlearen eskumeneko espediente baten ebazpenean parte hartzen duten Mondragon Unibertsitateko organoak, zerbitzuak edo langileak. Ez zaie daturik lagako beste hirugarren batzui, legeak hala agintzen ez badu.
- Eskubideak: Datuak eskuratzea, zuzentzea eeta ezabatzea, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala.
- Informazio gehigarria: https://www.mondragon.edu/eu/pribatutasun-politika