Osasun astea
GOZATU UNIBERTSITATEKO PROGRAMAZIO BEREZIETAZ
Adi egon aste tematikoetako egitarauei eta aprobetxatu Kirol Zerbitzutik luzatuko diren eskaintza bereziak!
Osasun astea
Datu nagusiak
Deskribapena
Zergatik ospatzen dugu Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzutik?
Mundu mailako Jarduera Fisikoaren eguna apirilak 6an eta Mundu Mailako Osasunaren eguna apirilak 7an ospatzen direlako. Jardueraren fisikoaren bitartez unibertsiteko ikasle zein langileen osasuna hobetzen laguntzea gure helburua izanik, egun hauekin bat egitea ezin bestekoa iruditzen zaigu.
Baina, badakigu zer den osasuna?
Osasunaren definizioak aldaketa ugari izan ditu, eta orain momentuan, gaixotasun eza baino, ongizate orokorraz hitz egiten du, hiru alderdi kontutan izanik: fisikoa, psikikoa eta soziala.
Orduan, zer egin dezakegu bakoitzak bere osasuna hobetzeko?
Jarduera fisikoak, osasunaren hiru alderdiak hobetu ditzake, beti ere era kontrolatu batetan egiten bada. Honetaz gain, elikadura eta harreman sozialak zaintzeak ere lagundu dezake.
Kirol Zerbitzuak, aste honetarako hainbat ekintza antolatuko ditu, baina gogoratu ikasturte osoan zehar, jarduera ezberdinak garatzen ditugula zure osasuna zaintzen laguntzeko.
Adi egon gure mezuei!