Adimen artifizialari eta ongizate emozionalari buruzko mikrokredentzialak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Back

Adimen artifizialari eta ongizate emozionalari buruzko mikrokredentzialak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Profesionalentzako prestakuntza

Adimen artifizialari eta ongizate emozionalari buruzko mikrokredentzialak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

2025ean eskainiko dira ‘Ondoez emozionalaren aurrean esku-hartzea Bigarren Hezkuntzan’ eta ‘Adimen artifiziala hezkuntzan: oinarrizko alfabetatzetik teknoetikara’ mikrokredentzialak. Modalitate erdi-presentzialean egingo dira bi ikastaroak.

2024·12·02

$titulo.getData()


 

Hezkuntzaren gaur egungo errealitatean zein epe ertain eta luzerako erronketan ezinbesteko hausnarketa eskatzen duten bi arlo landuko dituzten bi mikrokredentzial eskainiko ditu 2025ean Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak: batetik, ‘Ondoez emozionalaren aurrean esku-hartzea Bigarren Hezkuntzan’, eta bestetik, ‘Hezkuntza eta adimen artifiziala: oinarrizko alfabetatzetik teknoetikara’. 

 

‘Ondoez emozionalaren aurrean esku-hartzea Bigarren Hezkuntzan Mikrokredentziala’ prebentzio-logikatik hurbiltzen da ongizate emozionalari dagozkion arloetara: irakasleen eta ikasleen trebetasun sozio-emozionalak garatzen ikasteko ikastaroa da, ondoez emozionalen aurrean esku hartzeko gaitasuna lantzera bideratutakoa. Irakasleei eta hezkuntzako gainerako profesionalei tresnak eta estrategiak eskainiko zaizkie estresa, antsietatea eta ondoez emozionala maneiatzeko. ‘Hezkuntza eta adimen artifiziala: oinarrizko alfabetatzetik teknoetikara Mikrokredentziala’ ikastaroan oinarrizko alfabetatzetik hasi eta ikuspegi etikoa lantzerainoko bidea landuko da, arreta berezia jarrita konpetentzia digitalei eta ikuspegi teknopedagogiko kritikoari. Hezkuntza formal zein ez formalean ari diren profesionalei eta gaian interesa izan dezaketen guztiei zuzenduta dago ikastaroa.

 

Modalitate erdi-presentzialean

Modalitate erdi-presentzialean eskainiko dira 2 ECTSko ikastarook: sei asteko egitarauan, aurrez aurreko hiru lan-saiotan elkartuko dira parte-hartzaileak, bi astean behin. Gainerako asteetan, online lantzeko prestatutako edukiak jasotzen dituzte programek. Otsailean hasiko da ‘Ondoez emozionalaren aurrean esku-hartzea Bigarren Hezkuntzan Mikrokredentziala’, eta aurrez-aurreko saioak Eskoriatzako campusean izango dira. Martxotik aurrera eskainiko da  ‘Hezkuntza eta adimen artifiziala: oinarrizko alfabetatzetik teknoetikara Mikrokredentziala’, eta saio presentzialak Bilbao AS Fabrik campusean egingo dira.

 

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

+34 600 027 020

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu