Berriak
ITP Aeroren hitzaldia Industriari Aplikatutako Fisikako Ingeniaritza Graduko ikasleei
ITP Aeroren hitzaldia Industriari Aplikatutako Fisikako Ingeniaritza Graduko ikasleei
Joseba Atuchak ITP Aeron hegazkinen turbinak diseinatzeko erabiltzen dituzten elementu finituen kalkulurako tresnen inguruko hitzaldia eman zuen
Duela gutxi, Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko Graduko hirugarren mailako ikasleek Joseba Atucha, ITP Aero-ko zigilu eta egituren analisi estrukturalaren arduraduna, hartu zuten bere gelan.
Hitzaldia Modelizazio Matematikoa ikasgaian kokatu zen eta ikasleei ITP Aerok bere turbinak fabrikatzeko erabiltzen dituen elementu finituen kalkulurako tresnak gerturatzeko aukera eman zien. Atuchak saioan zehaztu zuenez, “aeronautikaren sektoreak diseinu-, kalkulu- eta ekoizpen-kate konplexu eta zorrotz bat behar du”, eta, hala, ikasgeletan ikasitako tresnen aplikazio industriala bertatik bertara ezagutzea oso aberasgarria izan da ikasleentzat.
Topaketa Mondragon Unibertsitateko Bilbao AS Fabrik campusean egin zen, 2022ko irailetik Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko gradua ematen den campusean.
ITP Aero eta Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoaren arteko lankidetza
Bi erakundeok lankidetza-ibilbide luzea dugu, eta, horri esker, ikerketa- eta transferentzia-proiektuak gara ditzakegu, ikasgeletan txostenak eman ditzakegu eta ekoizpen-lantegiak bisitatu.
Halaber, lankidetzak aurreikusten du Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasleek praktikak, prestakuntza duala eta ITP Aerok planteatutako gradu amaierako lanak eta proiektu errealetako masterrak egin ditzatela, bai beren plantetan, bai unibertsitateko laborategietan.