Berriak
Tokiko hezkuntza-komunitateei buruzko jardunaldia egingo dute Eskoriatzako campusean azaroaren 27an
Tokiko hezkuntza-komunitateei buruzko jardunaldia egingo dute Eskoriatzako campusean azaroaren 27an
‘Tokiko hezkuntza-komunitateak saretzeko zenbait gako’ jardunaldia azaroaren 27an egingo da, goizez. Izen bereko liburuxkan jasotako ideietatik abiatuta, tokiko hezkuntza-sareak sortzeko prozesuen erraztailetzan dabiltzan eragileekin hausnarketarako gunea sortzea da asmoa.
Tokiko hezkuntza-komunitateei buruzko jardunaldia antolatu du azaroaren 27rako Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Tokiko hezkuntza-komunitateak saretzeko zenbait gako liburuxka berrian jasotako ideia nagusietatik abiatuta, tokiko hezkuntza-sareak sortzen eta errazten lan egiten duten pertsonekin hausnatzeko eta ideiak trukatzeko jardunaldia izango da jardunaldia.
Izen-ematea, azaroaren 24ra arte
Jardunaldian izena eman daiteke dagoeneko, izen-emate orria beteta; azaroaren 24an itxiko da epea. Tokiko hezkuntza-komunitateen saretze prozesuetan aritu diren eta aritu nahi duten pertsonak elkartu nahi ditu jardunaldiak, hezkuntzan ardura maila ezberdina duten kideak. Esaterako: ikastetxeetako zuzendariak, irakasleak, familietako kideak, udaletako ordezkari tekniko eta politikoak… Erakunde publikoetako eta administrazioetako ordezkarien iritzi eta ekarpenak jasotzea ere bada jardunaldiaren helburuetako bat: udaletako ordezkariak, aldundietako teknikari zein arduradun politikoak, Hezkuntza Saileko ordezkariak, eskola sareetakoak, UEMA, EUDEL zein Eusko Ikaskuntza moduko erakundeetakoak… Orokorrean, hezkuntzaren inguruan komunitatearekin tankerako prozesuetan bideratzaile lanetan dihartuten erakunde zein elkarteei zuzendu zaie gonbidapena.
Egitaraua
09:00-09:15 Harrera
09:15-09:30 Sarrera. Dekanoaren agurra
09:30-09:50 Kokapen-hitzaldia: "Tokiko hezkuntza komunitateak saretzeko zenbait gako"
09:50-11:30 Mahai-ingurua: “Tokiko hezkuntza komunitateak saretzeko estrategiak eta prozesuak: esperientzia trukea”
11:30-12:00 Kafea
12:00-13:30 Ariketa kolektiboa: jakintza kolektiboa eraikitzen
13:30-14:00 Itxiera: Ondorioak eta aurrera begirakoa