Berriak
Izen-ematea ireki da ‘Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak’ ikastaroaren bigarren ediziorako
Izen-ematea ireki da ‘Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak’ ikastaroaren bigarren ediziorako
‘Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak’ ikastaroak 75 orduko iraupena du, online eskainiko da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute astebeteko egonaldia egiteko Euskal Herrian.
Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak zuzentzen duen Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak ikastaroa online formatuan eskainiko da, eta gaztelania eta ingelesez izango da, nazioarteko ikasleei zuzenduta. Online ikastaroaren bigarren edizioa otsailaren 11an hasi eta martxoaren 21ean bukatuko da. Arrasaten egingo den egonaldia, berriz, martxoaren 31tik apirilaren 4ra egingo da gaztelaniaz, eta apirilaren 4tik 11ra ingelesez.
Ikastaroan ezagutuko duzu munduko kooperatiba-ekosistemarik puntakoenetako bat: Mondragon Kooperatiba Esperientzia. 70.000 pertsona baino gehiago biltzen dituen proiektu sozioenpresarialak 81 kooperatiba inguru, unibertsitate bat eta I+Gko 12 gune biltzen ditu.
LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak eskaintzen duen ikastaroa Mondragon Esperientzia Kooperatiboan interesa duten nazioarteko ikasleei zuzenduta dago, hainbat arlotako irakasleei, ikertzaileei eta kooperatibistei. Oro har, programa hau kooperatibismoaren ikerketan interesa duten guztiei eta gizarte-ekonomiaren eremuko langileei zuzenduta dago; batez ere Euskal Herritik kanpoko ikasleei zuzenduta, eta horregatik eskaintzen da online, gaztelaniaz eta ingelesez.
Programa
Online ikastaroan Mondragoneko Esperientzia ulertzeko kontzeptu gakoak landuko dira, besteak beste, kooperatiba kontzeptua, Arrasateko esperientziaren bilakaera historikoa edo interkooperazioa.
Bestetik, egonaldiaren helburua da Mondragon kooperatibak bertatik bertara ezagutzea eta proiektu sozioenpresarial honen ezagutzan sakontzea. Egonaldia aukerakoa izango da, eta parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da aldez aurretik online ikastaroa eginda izatea.
Informazioa
Izar Elustondo
600 011 269