Xabier Dorronsoro Martinez ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen Nazioarteko Doktoretza aipamenarekin

Atzealdea

Xabier Dorronsoro Martinez ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen Nazioarteko Doktoretza aipamenarekin

TESIA

Xabier Dorronsoro Martinez ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen Nazioarteko Doktoretza aipamenarekin

2024·06·20

$titulo.getData()


  • Tesi titulua: TOWARDS OPTIMAL POWER DISTRIBUTION STRATEGIES FOR MODULAR BATTERIES: Ageing-aware predictive management

Epaimahaia:

  • Lehendakaritza: Erik Schaltz (Aalborg University)
  • Bokala: Mikel Arrinda Martinez (CIDETEC)
  • Bokala: Jorge Varela Barreras (Imperial College London)
  • Bokala: Egoitz Martinez Laserna (BEEPLANET)
  • Idazkaritza: Iosu Aizpuru Larrañaga (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Azken urteotan, bateria sistemen garapenean diarduen industriak hazkunde etengabea izan du, ohiko energia eredua aukera jasangarriagoengatik ordezkatu nahiaren edo beharraren ondorioz, hein handi baten. Biltegiratze sistema horien hedapen prozesuan, bereziki, Li-ioetan oinarrituriko teknologiak hartu dute aurrea, gaur egungo sistemek hobekuntza esanguratsuak behar izan arren. Sistema horien garapenean, hainbat aplikazio maila sailkatzen dira, bakoitza ezaugarri bereizgarriekin, eta horrek, azken finean, BESSen integratzea zailtzen du. Aplikazio maila horren adibide dira, eskala txikiko gailu elektroniko mugikorrak, eskala ertaineko garraiobideak (pribatuak naiz merkataritzako izan) edota sare elektrikoarekin elkarlanean aritzen diren eskala handiko biltegiratze sistemak.

Lan honen ikerketa lerroa tamaina ertain naiz handiko biltegiratze sistemetara mugatzen da, horien diseinu, kontrol eta segurtasun neurriak bateria unitate bakar batetik edo gutxi batzutatik haratago eramanaz. Era horretako sistemen diseinu prozesuan, aukera zabalduena, hainbat bateria unitatez osaturiko modulu independienteen muntaitik abiatzen da, ostean, horien arteko serie eta paralelo konexio aukeren bitartez aplikazioak zehazturiko ezaugarrietara egokituz. Hala baina, ekidin ezin diren bateria unitateen edota moduluen arteko funtzionamendu desorekatuek, baita baterien bigarren bizitza bultzatzen duten aplikazioek, lehen mailako behar bilakatu dute egitura modular aurreratuagoen garapena. Erronka horri erantzuna emateko, tesi honen heleburua, moduluen arteko potentzia banaketa baterien eredu elektro-termikoaren eta degradazioaren arabera egingo duen iragarpen bidezko kontrol estrategia baten garapena da. Era honetan, bai bateriaren errendimendua, baita bateriaren bizitza luzatzea ahalbidetzea lortu nahi da.

Ikerketa amaitzeko, alde batetik, proposaturiko kontrol estrategia emaitza kuantitatiboak hobetzeko erabili daitekeela ondorioztatu da, modulu bakoitzaren funtzionamendu potentzia, dagozkion Ah kopuruaren arabera proportzionalki banatzen duen kontrolarekin alderatuz. Bestalde, funtzionamendu dinamiken analisiaren bitartez, baldintza desberdinetan dauden baterien egoera aldagaien (tenperatura edo karga-egoera, esaterako) orekatzeak ez duela zertan irtenbide egokiena izan erakutsi da. Beraz, proposaturiko kontrol-estrategiak hasierako hipotesia babesten du eta helburu nagusia betetzen dela erakusten du.