MONDRAGONeko Eraikuntza Dibisioko kooperatiben bisita Mondragon Goi Eskola Politeknikoan
MONDRAGONeko Eraikuntza Dibisioko kooperatiben bisita Mondragon Goi Eskola Politeknikoan
MONDRAGONeko Eraikuntza Dibisioko kooperatiben bisita Mondragon Goi Eskola Politeknikoan
Dibisio hau osatzen duten kooperatiba gehienak Mondragon Goi Eskola Politeknikoko bazkide laguntzaileak dira
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren 2024ko Batzar Orokorrean bazkide laguntzaileen figura eguneratu zenetik, nabarmen hazi da enpresa bazkide laguntzaile kopurua.
Izan ere, Goi Eskolako bazkide izatea da enpresak eskura duen mekanismo nagusia unibertsitatera hurbiltzeko, loturak estutzeko eta bere erabaki estrategiko eta operatiboetan eragiteko. Gainera, zerbitzuak baldintza onuragarrietan izatea ahalbidetzen du.
Proiektu honetara batu diren azkenak MONDRAGONeko Eraikuntza Dibisioko hainbat kooperatiba izan dira, eta kooperatiba hauetako ordezkariak unibertsitatea barnetik ezagutzera hurbildu dira. Bisita Carlos Garcia eta Roberto Uribetxeberriak gidatu dute, Eskola Politeknikoko koordinatzaile orokorra eta ikerketa eta transferentziako koordinatzaileak hain zuzen.
Eraikuntza Dibisioko enpresa laguntzaileak
- Coinalde
- Domusa Calefacción
- Etorki
- Kide
- Lana
- Onnera Group
Enpresa bazkide laguntzaile izateko interesa bideratzeko, ipini harremanetan gurekin, eerana@mondragon.edu helbidearen bitartez.