David Romero Bascones ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa Nazioarteko Doktoretzan aipatua lortu zuen

Atzealdea

David Romero Bascones ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa Nazioarteko Doktoretzan aipatua lortu zuen

TESIA

David Romero Bascones ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa Nazioarteko Doktoretzan aipatua lortu zuen

2023·12·19

$titulo.getData()


  • Tesi titulua: Advancing retinal OCT image analysis as a biomarker for Parkinson's disease

Epaimahaia:

  • Lehendakaritza: Pearse Keane (University College London)
  • Bokala: Asier Erramuzpe Romero (IIS Biocruces Bizkaia)
  • Bokala: Ane Murueta-Goyena Larrañaga (UPV/EHU)
  • Bokala: Andoni Beristain Iraola (Vicomtech)
  • Idazkaritza: Maite Termenon Conde (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Munduan, Parkinson gaixotasuna duten pertsonen kopurua handitzen ari da urtero. Joera horren aurrean, premiazkoa da biomarkatzaile berriak garatzea gaixotasuna zehaztasunez diagnostikatzeko eta monitorizatzeko. Gaur egun, jakina da garuneko neuroendekapenaz gain gaixoek erretinaren disfuntzioa garatzen dutela.

Izan ere, hainbat ikerketa lanek erakutsi dute gaixotasunak erretinan sorrarazten dituen aldaketak koherentzia optikoko tomografia (OCT, ingelesez) irudien bidez detektatu daitezkeela. Hala ere, OCT irudiak biomarkatzaile fidagarri gisa erabil daitezkeela frogatzear dago oraindik. Hobekuntza puntu gisa, ikerketa gehienek erretinaren ezaugarrien multzo txiki bat baino ez dute ikertu eta OCT irudi analisirako teknika estandarrak erabili dituzte gehienetan. Hemen, ezaugarri eta metodo aurreratuagoak erabiltzeak gaixotasunak eragindako erretina aldaketa konkretuak identifikatzen eta biomarkatzaile berriak garatzen lagun lezake.

Aurrekoa kontuan hartuta, lan honek bi helburu nagusi ditu: 1) OCT irudi analisirako teknikak hobetu eta aurreratu, eta 2) garatutako metodoak aplikatu Parkinson gaixotasuna dutenen erretina xehetasun gehiagoz aztertzeko.

Lehenik, metodo berriak garatu dira OCT irudiak lerrokatzeko, irudi kalitate ona bermatzeko eta erretina ezaugarri berriak kalkulatzeko. Sortutako metodoak RETIMAT izeneko softwarean integratu dira. Software horrek ikerketa lan honen oinarria osatzen du, eta era librean dago eskuragarri komunitate zientifikoarentzat.

Ondoren, gizaki osasuntsuen datuak erabili dira adinak eta sexuak erretinan duten eragina aztertzeko eta datu base normatibo bat sortzeko. Azkenik, OCT ezaugarri konbentzional eta berriak balioztatu dira gaixotasunaren hiru aplikazio esparruetan: diagnostikoa, larritasunaren ebaluazioa eta monitorizazioa. Azken kasuan, gaur arte jarraipen luzeena duten bi datu base longitudinalak erabili egin dira.

Emaitzen arabera OCT ezaugarriek Parkinson gaixotasunak eragindako kalte kognitibo eta motorrarekin loturiko informazioa dute. Gainera, gaixoen erretinak aldaketa diferentzialak izaten ditu denborak aurrera egin ahala. Hala ere, norbanako bakoitza zehaztasunez diagnostikatzea eta ebaluatzea OCT ezaugarriak erabiliz ez dirudi bideragarria. Horrela, gaixo indibidualen erabaki klinikoak gidatu baino gehiago, OCTk gaixotasunaren alderdi orokorrak ulertzeko tresna hobea izan daitekeela ondorioztatu daiteke.