Gipuzkoako ikastetxeek irekita dute izen-ematea STEMotiv proiektuaren laugarren edizioan parte hartzeko

Atzealdea

Gipuzkoako ikastetxeek irekita dute izen-ematea STEMotiv proiektuaren laugarren edizioan parte hartzeko

STEMotiv proiektua

Gipuzkoako ikastetxeek irekita dute izen-ematea STEMotiv proiektuaren laugarren edizioan parte hartzeko

Edizio berri honek ardatz hartuko du Lehen Hezkuntzako etapa. Proiektuaren helburua da LHko ikasleen STEM ikasgaiekiko interesa eta motibazioa ulertzea eta horretan eragitea.

2023·09·21

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak abian jarri du STEMotiv proiektuaren laugarren edizioa. Proiektu honen helburua da DBHko ikasleen STEM ikasgaiekiko interesa eta motibazioa ulertzea eta horretan eragitea. Edizio berri honen xedetariko bat da, gainera, eragin horretan sakontzea eta Gipuzkoako ikastetxeen parte-hartzea handitzea. Horretarako, antolatzaile taldeak ireki egin du izen-emate epea Gipuzkoako ikastetxe guztiek aukera izan dezaten proiektuan parte hartzeko. Izan ere, orain arte bezala, ezinbesteko da Gipuzkoako sare ezberdinetako ikastetxeen esku-hartzea STEM ikasgaitako motibazioa pizteko. 

 

Orain arte egindako bidean, Gipuzkoako bederatzi ikastetxetan gauzatu dira proiektuak, eta DBHko 2.000 ikasletik gora hartu du parte egitasmoan. Abiatu berri den laugarren edizio honetan, asmoa da hasitako bideari jarraitzea eta Lehen Hezkuntzako etapara zabaltzea; izan ere, ikasleen motibazioan eragiteko adin baxuagoetara jotzea garrantzitsua dela uste  du ikertzaile taldeak. Gainera, antolatzaileek uste dute STEM proiektuen bizipenek eragin positiboa izan dezaketela ikasleen STEM diziplinen motibazioan.

 

STEMotiven parte hartzeko

STEMotiv proiektuan parte hartu nahi duten Gipuzkoako ikastetxeak harremanetan jarri beharko dira Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaile antolatzaileekin. Izena emateko epea irekita egongo da 2023ko urriaren 10a arte. Izena emateko edo informazioa eskatzeko, nahikoa izango da mezua bidaltzea hurrengo helbidera: 

 

Patricia Aránzazu González Atutxa

pagonzalez@mondragon.edu

 

Egitasmo saritua

STEMotiv proiektuak bigarren saria jaso zuen, 2022an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak antolatzen duen lehiaketan hezkuntza zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenak saritzeko helburuarekin. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bultzatutako proiektuan, parte hartu zuten Ikaslan Gipuzkoa eta Vicomtech erakundeek. 

Edizio berri honetan, orain arte proiektuko partner teknologikoa izan den Vicomtech zentro teknologikoarekin batera, EMUN eta Talaios Koop. eragileak ere elkarlanean arituko dira. EMUNek, STEM hezkuntza-markoan, genero begirada txertatzeko sentsibilizazio eta aholkularitza zerbitzua eskainiko du. Talaios Koop-en ekarpena, ostera, izango da Teknologiak, Ingeniaritzak eta Digitalizazioak duten rola definitzen laguntzea.

 

STEMotiv proiektua aurrera eramaten da Gipuzkoako Foru Aldundiak ikerketa proiektu konpetitiboak egiteko ematen duen diru-laguntzari esker.