12 orduko berrikuntza erronka enpresen arazoei irtenbidea emateko
12 orduko berrikuntza erronka enpresen arazoei irtenbidea emateko
12 orduko berrikuntza erronka enpresen arazoei irtenbidea emateko
Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza ikasleak Bidarten kokatzen den ESTIA unibertsitatera joan ziren ekimenean parte hartzera eta bi sari eskuratu zituzten
Apirilaren 3an, Energiaren Ingeniaritza eta Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza Graduetako bigarren mailako ikasleek, Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzako Masterreko ikasleek eta Galarreta campuseko nazioarteko elkartrukeko ikasleek, ESTIAn antolaturiko 24 orduko berrikuntza jardueran parte hartu zuten.
Ekimen hau EU4Dual – The European Dual Studies University proiektuaren urteroko kongresuaren baitan antolatu zen eta Europako 9 herrialdetako 220 ikasle bildu zituen. Bertaratutako gazteek 25 enpresek proposatutako erronkei erantzun bat bilatu behar izan zieten.
Ikasleek aukera izan zuten eginez ikasi metodologia (learning by doing) diziplina anitzeko lantaldeetan aplikatzeko, aukeratu zituzten enpresen proposamenari erantzuna emateko. Ia 7 orduz erronkak lantzen aritu ondoren, denboraren presiopean, eta enpresei irtenbide egingarri eta iraunkorra eman nahian ondoren, ikasleek egindako lana aurkeztu zuten epaimahai baten aurrean. Jokoan zeuden 5 sarietatik, Mondragon Goi-Eskola Politeknikoko ikasleek 2 sari irabazi zituzten:
- Iraunkortasunaren saria: Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza Graduko Irati Beobide, Naroa Conde, Garazi Etxeberria, Garazi Irigoras eta Paula Romero ikasleak “Return to renew: inflate the future” lanarekin Decathlon enpresak egindako proposamenari.
- Hirugarren saria: nazioarteko elkartrukeko Gulmarzhan Marat, Sebnem Ozsen, Dilara Özyürek eta Duru Zeybek Ilayda ikasleak “Tomorrow’s managers” lanarekin Aitzinaxago enpresak egindako proposamenari.
Zorionak denoi!