Nazioarteko elkartrukeko ikasleei ongietorria
Nazioarteko elkartrukeko ikasleei ongietorria
Nazioarteko elkartrukeko ikasleei ongietorria
Bigarren urtez Galarretako ekocampusean nazioarteko ikasleei ongietorria eman diegu. Ikasle hauek Turkia, Polonia, Frantzia eta Mexikotik etorri dira, eta gure artean bigarren seihileko osoan zehar izango ditugu. Seihileko honetan zehar ikasgaiez gain, gure hezkuntza eredua gertutik ezagutzeko aukera ere izango dute, semester project deritzon ikasgaiaren bitartez. Eta noski, Euskal Herriko parajeak, ohiturak eta festak ere ezagutu eta bizitzeko aukera izango dute.
Ongi etorriak Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza fakultatera.