Lehen Hezkuntzan Pentsamendu Konputazionala lantzeko baliabideen tailerra egingo da Eskoriatzan martxoaren 19an
Lehen Hezkuntzan Pentsamendu Konputazionala lantzeko baliabideen tailerra egingo da Eskoriatzan martxoaren 19an
Lehen Hezkuntzan Pentsamendu Konputazionala lantzeko baliabideen tailerra egingo da Eskoriatzan martxoaren 19an
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako jardunaldian Lehen Hezkuntzara bideratutako gailu elektroniko eta digitalek eskaintzen dituzten aukera didaktiko eta pedagogikoak azalduko dira.
Hezkuntzan gero eta ohikoagoa da gailu elektroniko eta digitalen erabilera. Azken urteetan arlo horretara bideratutako produktuak ugaritu dira eta hezkuntza prozesuetako tresna bat gehiago bilakatu dira. Hala ere, gailu horiek aurretiaz zehaztutako helburu didaktiko eta pedagogikorik gabe erabiltzeak tresna horiek jostailu huts bihurtzeko arriskua dakar.
Hori dela eta, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Lehen Hezkuntza Pentsamendu Konputazionala lantzeko baliabideen tailerra antolatu du.
Martxoaren 19an, 9:30etatik aurrera egingo den tailerrean, Lehen Hezkuntzara bideratutako hainbat gailu frogatzeko eta haiekin esperimentatzeko aukera egongo da eta Lehen Hezkuntzan izan dezaketen aplikazio praktikoen inguruko adibideak eskainiko dira. Era horretara, hezkuntza etapa horretako hainbat arloekin duten loturari buruzko jarraibideak eskainiko dira eta pentsamendu konputazionalaren oinarriak lantzeko aukerak aurkeztuko dira.
Jardunaldia Eskoriatzako Dorleta eraikinean egingo da martxoaren 19an eta interesatuek esteka honetan eman behar dute izena.
Programa
09:30 Harrera eta gailuen azalpena
09:45 Gailu ezberdinak frogatzeko aukera modu librean zein praktika gidatuaren bitartez
Erabiliko diren gailuak:
Makey makey
Microbit
Beebot
Echidna
11:00 Jardunaldiaren itxiera