Mondragon Unibertsitatean ospatu da Remanet proiektuaren Batzar Orokorraren bigarren eguna
Mondragon Unibertsitatean ospatu da Remanet proiektuaren Batzar Orokorraren bigarren eguna
Mondragon Unibertsitatean ospatu da Remanet proiektuaren Batzar Orokorraren bigarren eguna
Europak finantzatutako proiektu honek birmanufakturaren negozio eredu berri bat ezarri nahi du
RemaNet proiektuak birmanufakturako negozio-eredu berri bat ezarri nahi du, hainbat eragilek beren ezagutza espezifikoak eskura jarri eta birmanufaktura-prozesuaren edozein etapatan lagundu ahal izango duten komunitatea sortuz.
Beste helburu batzuk birmanufaktura, birziklapena, materiala aurreztea eta hobekuntza funtzionala kontzeptuak dibulgatu eta gizarteratzea dira, fabrikan integratutako plataforma digital bat garatuz. Plataforma digital hau birmanufakturaren balio-katea handitzeko gai izango dena.
Hitz gutxitan, birmanufakturatutako produktuen kalitatea definitzeko metodologiak garatu nahi dira, eta, horrela, produktu horien balio-bizitza handitu.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa Remanet proiektua garatzen ari den partzuergoko kideetako bat da, eta bere ikerketa jarduera zorroztutako ebaketa-erreminta kalitatea eta haien balio-bizitza aztertzen oinarrituko da batez ere. Errendimendu Handiko Mekanizazioa ikerketa taldeko kideak ebaketa-erremintak erabiltzeko eta zorrozteko modu bat definitu nahi dute, bizitza jakin bat bermatuko duena, ahalik eta kostu eta ingurumen-inpaktu txikienarekin.
Lehen Batzar Orokorra
Gipuzkoan egin den lehen Batzar Orokor honetan (lehen eguna Idekon eta bigarrena Mondragon Unibertsitatean) proiektuaren lehen hilabeteetan egindako aurrerapenak partekatu dira eta ezarritako helburua lortzeko urrats berriak zehaztu dira.