Mondragon Unibertsitateak Euskabea lagunduko du zerbitzu aurreratu berrien garapenean

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak Euskabea lagunduko du zerbitzu aurreratu berrien garapenean

E-SERVICE PROIEKTUA

Mondragon Unibertsitateak Euskabea lagunduko du zerbitzu aurreratu berrien garapenean

2025·02·11

$titulo.getData()


Euskabea enpresa "E-SERVICE: zerbitzu aurreratu berri baten diseinua" proiektuan ari da lanean, eraldaketa digitalerantz aurrera egiteko. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesaren esker Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroaren (DBZ) laguntza izango du, proiektuan zerbitzu-diseinua aplikatzeko. Ikerketa-proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak bultzatutako "Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programaren"-ren laguntza jasotzen ari da.

Industria 4.0 iraultzaren erdian, E-SERVICE proiektua 5.0 paradigma berri baterantz bidean dago. Proiektuaren helburua da manufaktura enpresei soluzio aurreratuak eskaintzea da, digitalizazioan oinarritutako zerbitizazio estrategien bidez. Proiektu honen emaitza gisa, egoeraren monitorizazio teknologietan oinarritutako zerbitzu berri bat garatuko da, Euskabeako bezero-zorro zabala osatzen duten enpresen behar desberdinei egokituko dena. Horrez gain, proiektuak Gipuzkoako lurraldeko ETE-etan zerbitzu-diseinuarekin lotutako gaitasunak sortu eta sendotu nahi ditu, ETE hauen eta Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroaren lankidetzari esker.

Azkenik, proiektuak Euskabea Gipuzkoako erreferentziazko ETE bat, eta Mondragon Unibertsitateko DBZ-ren arteko harremana sendotzeko balioko du, unibertsitate eta ETEen arteko aliantza estrategikoetan oinarritutako ezagutza transferentzia aurreratuan funtsezko eredu bat sortuz. Emaitzek proiektuan parte hartzen duen enpresen lehiakortasuna hobetuko dute, eta Gipuzkoa zerbitizazioaren eta manufaktura digitalaren erreferente bihurtuko dute, proiektuaren ondorio eta emaitzetan oinarritutako argitalpen zientifiko eta dibulgazio ekintzen bidez.