Pasa den astean ospatu zen XXV. Euskadiko unibertsitate arteko kirol txapelketa
Pasa den astean ospatu zen XXV. Euskadiko unibertsitate arteko kirol txapelketa
Pasa den astean ospatu zen XXV. Euskadiko unibertsitate arteko kirol txapelketa
100 ikasle inguruko ordezkaritza eraman genuen Mondragon Unibertsitatetik, Donostian antolaturiko ekitaldi honetara.
Pasa den ostegunean (martxoak 6) ospatu zen XXV. Euskadiko unibertsitate arteko kirol txapelketa, Donostiako kirol instalakuntzetan. Euskal Herriko 4 unibertsitatek hartu zuten bertan parte; EHU, Deusto, Euneiz eta Mondragon Unibertsitateak.
Aurtengo ekitaldiaren antolaketa Deustuko Unibertsitateari egokitu zaio eta Mondragon Unibertsitateak, 100 ikasle inguruko ordezkaritza izan zuen, 11 jokamoldetan parte hartuz, neska zein mutiletan.
Ordezkaritza sendoa izan dugu eta jokamolde hauetan garaile atera ginen: saskibaloia mutilak, frontenisa neskak eta pala mutilak. Partaide gehienak, neguko barne txapelketetan hasi eta Mondragon Unibertsitateko txapelketan garaile izanda iritsi dira Euskadiko txapelketa honetara.
Talde kiroletan, Euskadiko txapeldunek, Espainiako txapelketetan lehiatzeko sailkapena irabazi zuten. Banakako kiroletan aldiz, Espainiakoetara sailkatzeko beste irizpide batzuk jarraitzen dira.
Eskerrik asko parte hartzaile guztioi eta nola ez, Mondragon Unibertsitatea ordezkatu duzuen 100 ikasleoi!!!
Txapelketaren emaitzak orrialde honetan ikusi dezakezue eta hemen guk ateratako argazki/bideo batzuk.
Antolakuntzak egindako argazki bilduma ere hemen duzue ikusgai