Zure enpresako Adimen Artifizialaren estrategiari buruzko ikastaro aitzindari bat jarri dugu martxan. Informa zaitez!

Atzealdea

Zure enpresako Adimen Artifizialaren estrategiari buruzko ikastaro aitzindari bat jarri dugu martxan. Informa zaitez!

AA IKASTAROA

Zure enpresako Adimen Artifizialaren estrategiari buruzko ikastaro aitzindari bat jarri dugu martxan. Informa zaitez!

2025·01·13

$titulo.getData()


Adimen Artifizialaren estrategiari buruzko ikastaro berria SPRI Enpresa Digitalak antolatu du, BAIC eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean. Programaren helburua da Euskadiko enpresetako pertsonak trebatzea, adimen artifizialeko proiektuak diseinatu eta lideratu ditzaten eta lehiakorragoak izan daitezen.

Ikastaroa egiten duten pertsonak gai izango dira:

  • AAk eskaintzen dizkizun berrikuntza-aukerak identifikatzea, zure negozio-helburuekin bat datozenak.
  • Ibilbide-orri bat egitea, AA zure proiektu eta taldeen kudeaketan eraginkortasunez aplikatzen hasteko moduari eta tokiari buruz.
  • Zure enpresako funtsezko prozesuak optimizatzea, epe motzean emaitza neurgarriak eta inbertsioaren itzulkin azkarra sortuko dituzten adimen lehiakorreko soluzioekin.
  • Teknologia horiei lotutako arriskuei aurrea hartzea, integrazio segurua eta arduratsua lortzeko.
  • Irtenbide horiek ezartzeko tresna praktikoak menderatzea, programatzen jakin beharrik gabe.
Informazio gehiago hemen

 

Ez duzu AAri buruzko ezagutza teknikorik behar. Ikuspegi estrategiko batetik AArekin proiektuak gidatzen eta kudeatzen ikasteko diseinatuta dago ikastaroa.

6 modulu

Programak 6 modulu ditu:

  1. AAko proiektuetako liderrentzako oinarriak
  2. Datuen segurtasuna, etika eta gobernantza
  3. AAren roadmap teknologikoaren diseinua
  4. Enpresan IA sortzailearen erabilera-kasuak identifikatzea
  5. AAko proiektuen kudeaketa
  6. Adimen lehiakorreko proiektuak ezartzeko baliabideak eta laguntza

Bi ibilbide aukeran

Pertsona bakoitzak bere edo bere enpresaren beharretara ondoen egokitzen den ibilbidea aukeratu ahal izango du:

  • Ohiko AAren ibilbidea: Machine Learning eta Deep Learning No-Code-rekin
  • IA Generativaren ibilbidea: eredu pertsonalizatuak sortu

Informazio praktikoa:

  • Datak: urtarrilaren 24tik apirilaren 22ra
  • Ordutegia: ostiraletan 9:00etatik 15:00etara
  • Tokia: Ezkerraldea Enpresa Digitala (Euskadiko Parke Teknologikoa – Abantoko Campusa)
Informazio guztia hemen