Aholkularitza tekno-pedagogikoa / Content curator bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Aholkularitza tekno-pedagogikoa / Content curator bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Lan-eskaintza

Aholkularitza tekno-pedagogikoa / Content curator bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2024ko ekainaren 24an.

2024·06·03

$titulo.getData()


Talde konprometitu baten kide izan nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Nahi duzu garatu profesionalki eta pertsonalki punta-puntako erakunde batean? 

 

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Aholkularitza tekno-pedagogikoa / Content curator lanpostua bete behar du. Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2024ko ekainaren 24an. 

 

Aholkulari tekno-pedagogikoa / Content curator (bidali CV, hemen)

 

Eginkizunak

  • lHezkuntza-teknologia arloko aholkularitza prozesuak bideratuko ditu. Beste batzuen artean: teknologiaren integrazio esanguratsua ikaste eta irakaste prozesuetan, ikastaroen diseinua Moodle plataforma akademikoaren baitan, irakasleen prestakuntza, konpetentzia digitalaren garapena eta eraldaketa digitala.

Profilaren ezaugarriak

  • Lan postuarekin zerikusia duen Lanbide Heziketako goi mailako edo unibertsitate mailako titulazio akademikoa.
  • Konpetentzia digital aurreratuak, bereziki, hezkuntza arlokoak.
  • Euskara: EGA edo baliokidea.
  • Ingelesa: komunikazio gaitasuna, bereziki ahoz eta idatziz.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki.
  • Jende aurrean lan egiten daki.
  • Proaktiboa da.
  • Gida baimena (B) eta autoa.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak. 

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!