Idoia Urain Descarga ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen
Idoia Urain Descarga ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen
Idoia Urain Descarga ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen
- Tesi titulua: Desarrollo de la guía CircularTRANS para ayudar a las empresas industriales de la CAPV a mejorar su competitividad a través de la Economía Circular
Epaimahaia:
- Lehendakaritza: María Dolores Bovea Edo (Universitat Jaume I)
- Bokala: María José Bastante Ceca (Universitat Politècnica de València)
- Bokala: Carmen Jaca García (TECNUN)
- Bokala: Ibon Serrano Lasa (IDEKO)
- Idazkaritza: Leire Gorroño Albizu (Mondragon Unibertsitatea)
Laburpena:
Europako Itun Berdeak (EIB), Europak berrikuntza, lehiakortasuna eta enplegua bultzatzeko erabili nahi duen hazkunde ekonomikoko estrategiak, ingurumena errespetatzen duen ekonomia du oinarri. EIBak ezartzen dituen jarraibide nagusien artean dago Ekonomia Zirkularrerako (EZ) trantsizioa, baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Europar Batasuna (EB) hainbat ekintza egiten ari da EZ bultzatzeko (finantza jasangarrietarako taxonomia europarra, produktu jasangarriaren ekimena, etab.), eta ekintza horiek estatu eta autonomia mailan egiten ari dira. EB erreferentziatzat hartuta, Espainia eta Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) beren estrategiak garatzen ari dira EZ gizartean eta enpresetan integra dadin. Horregatik, beharrezkoa da enpresen zein gizartearen EZrako trantsizioa bultzatzea.
EZren irtenbideetako batzuk (konpontzea, berrerabiltzea, berregokitzea, birziklatzea) ez dira berriak ez gizartearentzat, ez erakundeentzat, egoerak hala eskatu duenean erabili izan dira-eta. Gaur egun, ordea, EIBak hartuko duen indarrarekin, EZren jarduerak ez dira kasu solteak izango, baizik eta gizartearen eta enpresen sistematiketan txertatu beharko da.
Horregatik, doktorego tesi honen helburua izan da CircularTRANS gida garatzea, zeinarekin EAEko industria enpresei lagunduko zaien EZren bidez lehiakorragoak izaten. Ikerketarako erabilitako metodologia honako hau da: jarduneko saiakuntza CircularTRANS gida sortzeko, eta azterketako bi kasu aplikatzea ikerketa baliozkotzeko.
CircularTRANS gida bost urratsez osatutako prozesua da: i) diagnostikoa, ii) emaitzak, iii) aukeren hautaketa, iv) ekintza plana eta, v) bide orria.
Diagnostikoa Industrial Circular Economy Questionnaire (ICEQ) galdetegiarekin egin da. Galdetegi horrek hauek aztertzean identifikatutako gap-ei erantzuten die: i) EZren diagnostikoko galdetegiak eta inkestak, ii) EZ ebaluatzeko tresnak, iii) kudeaketa sistemen eta EZren arau bateratuak. Galdetegia 17 industria sektoretako 30 enpresatan baliozkotu da, eta baliozkotzean aukera egon da enpresek arlo horretan dituzten trebakuntza beharrak identifikatzeko, EZ erakundean integratzeko adierazleak zehazteko eta prozesuak EZren ikuspegitik optimizatzeko beharra identifikatzeko. Horregatik, orain arte egindakoa berrikusi ondoren eta hainbat sektoretako enpresekin batera sortuz, INMOIN Circular adierazleen eredua garatu da. Ereduak 433 adierazle proposatzen ditu, 12 arlo funtzionaletan antolatuta, erakundeek EZren aurrerapena kudeatu dezaten, beren premien arabera. Gainera, Eko-produktibitate Industriala tresna garatu da. Horri esker, enpresek produkzioan xahutzen dena, produkzioaren efizientzia eta ekoefizientzia neurtu ahal izango dituzte, hobetu beharreko arloak identifikatzeko.
CircularTRANS gida 100 enpresa baino gehiagok erabiltzen dute, eta tesi honetan azterketako bi kasutan baliozkotzea erakusten da: Mugafil (industria sektorea) eta Urraca Hortz Klinika (zerbitzu sektorea). Jarraitutako prozesuari esker, azterketako bi kasuetan, EZrako bidean gidatu ahal izan dira enpresa biak. Alde batetik, Mugafilen kasuan, enpresak EZ erakundearen estrategian txertatu du, eta baliabide berriztagarriak erabiltzeko, baliabideak optimizatzeko eta zikloak ixteko estrategietarako adierazleak zehaztu ditu. Horrek guztiak lehiakortasuna hobetzea ekarri du, produktibitatea handitu eta energiaren kostuak (energia berriztagarrien erabilera) eta hondakinen kudeaketa (kudeatutako hondakinaren murrizketa) gutxitu egin baitira. Klinikak, berriz, EZ erakundearen estrategian txertatu du, eta EZren estrategia guztietarako adierazleak zehaztu ditu. Horrek guztiak lehiakortasuna hobetzea ekarri du, baliabideen erabilera murriztu eta optimizatu, produktuen balio bizitza luzatu eta zikloak itxi baititu.