Koirakaskuntza esperientziak partekatzeko jardunaldia, otsailaren 14an Bilbao AS Fabriken

Atzealdea

Koirakaskuntza esperientziak partekatzeko jardunaldia, otsailaren 14an Bilbao AS Fabriken

Koirakaskuntza jardunaldia

Koirakaskuntza esperientziak partekatzeko jardunaldia, otsailaren 14an Bilbao AS Fabriken

Jardunaldian parte hartuko dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileek, Marta Sandoval Mena ikertzaile eta irakasle madrildarrak eta Euskal Herriko lau ikastetxeetako ordezkariek.

2025·01·21

$titulo.getData()


Otsailaren 14an, "Irakaskidetza esperientziak ikaste-irakaste prozesuetan" jardunaldia egingo du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Egitarauari hasiera emateko, hitzaldia emango du Universidad Autonoma de Madrideko irakasle eta ikertzaile den Marta Sandoval Mena ikertzaile eta irakasleak ‘Transformando el aula: Lo que nos dice la investigación sobre codocencia’ izenburupean. Horrez gain, mahai-inguruak antolatu dituzte Jesuitak Donostia Ikastetxeko, Anoetako Herri Ikastolako, Tolosako Herrikide Ikastetxeko eta Laskorain Ikastolako ordezkariekin. Jardunaldia Bilbao AS Fabriken egingo da, 09:30etatik aurrera; irekia da baina, interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena.

  • Izena emateko: Irakaskidetza esperientziak ikaste-irakaste prozesuetan

ESPERIENTZIAK PARTEKATZEKO SAIOA

Jardunaldi honen helburua da koirakaskuntzaren oinarriak ezagutaraztea eta ikastetxe ezberdinetan egiten diren gelako praktiken berri ematea. Horretarako, koirakaskuntzan aritu eta aditu diren hizlariak gonbidatu ditu Mondragon Unibertsitateak euren ezagutza eta esperientzien berri emateko. Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetan izaten ari diren esperientziak partekatuko dira jardunaldian. Saioa bereziki zuzenduta egongo da koirakaskuntzan  eta berrikuntza pedagogikoan ari diren edo interesa duten irakasle, zuzendaritza kide, irakasle eta aholkularientzat.

 

KOIRAKASKUNTZAREN GARRANTZIA

Hezkuntzan gertatzen ari diren berrikuntza metodologiko eta pedagogikoen barruan, koirakaskuntza indar handia hartzen ari da. Koirakaskuntzaren helburu nagusia da bi irakasle edo gehiago elkarlanean aritzea ikaste-irakaste prozesuak elkarrekin diseinatu, gelaratu eta ebaluatuz. Koirakaskuntzak ahalbideratzen du gaitasun, arlo edo ezagutza eta esperientzia ezberdinak dituzten irakasleak elkarrekin gelan jardutera. Hain zuzen ere, EAEko curriculum berrian jasotzen diren eremukako ikaste esperientziak sustatzeko elementu gakoa izan daiteke koirakaskuntza. Irakasleak elkarrekin gelan arituz, ikasleari esperientzia aberatsagoa bizitzeko aukera eskaintzen dio. Gelako koirakaskuntza esperientziek ikasleen aniztasunari eta ikaskuntza estilo ezberdinei arreta pertsonalizatua eskaintzen laguntzen dute.

 

EGITARAUA

9:00 - 9:30 Izen-ematea

9:30 - 9:45 Ongi-etorria

9:45 - 10:45 Hitzaldia: ‘Transformando el aula: Lo que nos dice la investigación sobre codocencia’. Marta Sandoval Mena (Universidad Autónoma de Madrid)

10:45- 11:15 HH eta LHko esperientziak (Jesuitak Donostia Ikastetxea eta Anoetako Herri Ikastola)

11:15- 11:45 DBHko esperientziak (Herrikide Ikastetxea eta Laskorain Ikastola)

11:45-12:15 Atsedena

12:15-14:20 Tailerra

14:20 - 14:30  Itxiera