Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko hainbat ikerlarik CMN 2024 kongresuan parte hartu dute, Aveiron.

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko hainbat ikerlarik CMN 2024 kongresuan parte hartu dute, Aveiron.

KONGRESUA

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko hainbat ikerlarik CMN 2024 kongresuan parte hartu dute, Aveiron.

2024·09·11

$titulo.getData()


Joan den astean antolatu zen Portugalen, Aveiron hain zuzen, Congress on Numerical Methods in Engineering kongresuaren edizio berria. Ingeniaritzako zenbakizko metodoei buruzko biltzar hau bi urtean behin egiten da. Mekanika Teoriko, Aplikatu eta Konputazionalaren Portugalgo Elkarteak (APMTAC) eta Ingeniaritzako Zenbakizko Metodoen Espainiako Elkarteak (SEMNI) elkarrekin antolatzen dute. 2024ko edizioa Aveiroko Unibertsitatean egin da, eta bi herrialdeetako eta komunitate latinoamerikarreko ikertzaile eta teknikarientzako topagunea izan da.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko hainbat ikertzailek ere beren ekarpena egin zuten kongresuan. Alde batetik, David Abedulek "Finite Element simulation of punching operations using loading rate-dependent constitutive and fracture models" lana aurkeztu zuen. Bestalde, Borja Ericek eta Joseba Mendigurenek "TS11: Metal forming - material, formability, damage, fracture, and process modelling” saio tematikoa koordinatu zuten; 2018tik dabiltza saio hau antolatzen Coimbrako eta Portoko Unibertsitateekin batera.