Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileak SEABAT proiektuaren amaierako ekitaldian egon dira.
Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileak SEABAT proiektuaren amaierako ekitaldian egon dira.
Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileak SEABAT proiektuaren amaierako ekitaldian egon dira.
Aitor Lizeaga eta Ramón López Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileek SEABAT proiektuaren 8. asanblada orokorrean eta proiektuaren amaierako ekitaldian parte hartu zuten. Prozesuan parte hartu duten ikertzaileak proiektuaren lorpenak eta berrikuntzak erakusteko bildu ziren. Proiektuaren helburua itsasontzi guztiz elektrikoetarako bateria sistema hibrido bat garatzea da, energia handiko eta potentzia handiko baterien eta bihurgailu modularren konbinazioan oinarrituta.
Zehazki, ekitaldiak azaroaren 12an eta 13an egin ziren, Anberesko (Belgika) Port Housen. Azaroaren 13an, SEABAT proiektuaren amaierako ekitaldia izan zen eta, bertan proiektuaren emaitza garrantzitsuak aurkeztu ziren.
Lau urteko garapenaren ondoren, erabat elektrikoak diren itsasontzietara bideratutako sistema hibrido eta modularra aurkeztu zuten. Sistema horretan, bateriak eta bihurgailuak integratzen dira eta itsas garraioaren sektorearen elektrifikazioan eta deskarbonizazioan aurrerapen handia suposatzen du. Ekitaldian, Europako Batzordeak baieztatu zuenez, orain arte eraikitako potentzia handiko bateria sistema hibridorik handiena erakutsi zuten.