Iñigo Rodriguez Bogajo ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen Liublianako Unibertsitatearekin tutorekidetzan garatutako tesian
Iñigo Rodriguez Bogajo ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen Liublianako Unibertsitatearekin tutorekidetzan garatutako tesian
Iñigo Rodriguez Bogajo ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen Liublianako Unibertsitatearekin tutorekidetzan garatutako tesian
- Tesi titulua: Sustainable machining of carbon fibre – Ti6AI4V stacks with assistance of liquefied CO2
Epaimahaia:
- Lehendakaritza: Mihael Sekavcnik (University of Ljubljana)
- Bokala: Joaquín Barreiro García (Universidad de León)
- Bokala: Miguel Arizmendi Jaca (Universidad de Navarra)
- Bokala: Roman Sturm (University of Ljubljana)
- Idazkaritza: Patxi Aristimuño Osoro (Mondragon Unibertsitatea)
Laburpena:
Karbono-zuntzez indartutako polimeroak (CFRPak) eta Ti6Al4V titanio aleazioak oso erabiliak dira aeronautikako sektorean egiturak sortzeko, duten pisu/zurruntasun erlazio handiagatik eta korrosioarekiko erresistentziagatik. Material hauek, askotan, batera aurkitu ditzakegu egitura hibrido edo CFRP/Ti6Al4V stack-ak sortuz. Material ezberdinez egindako osagaiak normalean lotura mekanikoen bidez ensanblatzen dira, hortaz, zulaketa eragiketa kritikoenetako bat da hegazkinen fabrikaziorako. Zuloen kalitate ona ziurtatzea funtsezkoa da muntatutako egituren iraunkortasuna bermatzeko.
CFRP/Ti6Al4V stack-ak mekanizazio zaileko materialak dira, eta erramintaren higadura azkarra edo zuloen akabera arazoak sortu daitezke zulaketa baldintza egokiak erabiltzen ez badira. Alde batetik, CFRPak erramintaren ebaketa ertza biribiltzen du, karbono zuntzen gogortasunagatik. Zuntz hauen hauskortasunak ere, delaminazio arazoak ekar ditzake. Ti6Al4V-ak bestalde, erramintaren higadura azkartu dezake materialaren eta erramintaren artean ematen den itsaspenagatik. Stack-ak normalean CFRP-tik Ti6Al4V-ra zulatzen dira, eragiketa bakarrean. Honek, arazoak areagotzen ditu, titaniozko txirbilek mekanizatutako CFRP gainazalak hondatu ditzaketelako.
Mekanizazio zaileko materialak zulatzeko, hozgarri eta lubrikanteak erabiltzen dira aplikazio askotan. CFRP/Ti6Al4V stack-en zulaketaren kasuan, normalean erabili ohi diren olio eta ur baseko emultsioak erabiltzea ezinezkoa da, hezetasunarengatik konpositearen propietate mekanikoak degradatu daitezkelako. Honez gain, ezaguna da emultsio hozkarri hauek ingurumenarentzat eta langileen osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkela. Arazo hauei aurre eigteko hozketa eta lubrikazio alternatiba jasangarriak garatu dira, esaterako karbono dixido likidoa (LCO2) eta lubrikazio minimoa (MQL) konbinatzea. Dena den, teknika hauen bideragarritasuna CFRP/Ti6Al4V stack-ak zulatzeko, zein industrialki aplikatuz gero sortuko luketen ingurumen eta osasun inpaktua frogatzeke dago.
Testuinguru honetan, tesiaren helburu nagusia CFRP/Ti6Al4V stack-ak LCO2+MQL bidez lagundutako zulaketaren prozesu leihoa definitzea da. Mekanizazio parametro, barautsaren geometria eta hozte lubrikazioaren ezaugarriak aldatuz, zuloaren kalitatea eta erramintaren bizitza optimizatu dira. Honez gain, LCO2+MQL hozgarriek lantokian sortu ditzaketen aire kutsadura esperimentalki karakterizatu da, hala nola ingurumenean sortu dezaketen inpaktua bizi-zikloa aztertuz.