Industria Ingeniaritza masterreko ikasleek fabrika baten handitze obra ikusi dute KREAN enpresaren eskutik
Industria Ingeniaritza masterreko ikasleek fabrika baten handitze obra ikusi dute KREAN enpresaren eskutik
Industria Ingeniaritza masterreko ikasleek fabrika baten handitze obra ikusi dute KREAN enpresaren eskutik
Masterrean lantzen ari diren hainbat ikasgairekin lotutako aktibitatea izan da, eta ikasleek oso gustuko izan dute
Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek bisita berezia egin dute KREAN enpresaren eskutik. Izan ere, ingeniaritza eta arkitektura proiektuak garatzen dituen enpresa horrek ULMA Architectural Solutions-en fabrikaren handitze obra du esku artean.
Bisitaz baliatuz ikasleek masterrean lantzen dituzten ikasgaietako edukiak eta ezagutzak praktikara nola eramaten diren ikusi ahal izan dute. Esaterako, proiektuaren diseinua eta kalkuluak nola egiten diren, egituraren diseinua hirigintzako baldintzetara nola egokitu behar den, eraikitze prozesua, askotariko zimenduak (zapatak, mikropiloteak…) eta egiturako elementuak, itxiturak eta abar.
Gauza horiek guztiak masterrean lantzen diren ikasgaietan ikasten dituzte ikasleek, besteak beste, Industria eraikuntzak eta hirigintza; Egitura metaliko eta hormigoi armatuzko eraikuntzak; edo Instalazioak ikasgaietan hain zuzen. Eta, nola ez, lanak modu eraginkorrean aurrera eramateko hornitzaileak kudeatzea ezinbestekoa denez, Proiektuen Kudeaketako ikasgaiak ere lotura handia du horrelako proiektuekin.
Aurreko ikasturteetan Ingeniaritza Masterreko ikasleek KREAN enpresan egin izan dituzte praktikak, eta litekeena da gaur egungo ikasleei etorkizunean ere aukera berriak eskaintzea. Hori dela eta, Oñatira egindako bisita oso baliagarria izan da ikasleek laster zer-nolako proiektuetan inplikatuko diren bertatik bertara ikusi ahal izan dutelako.
Mila esker Iratxe, Mikel eta Jose Ignacio zuen azalpenengatik, asko ikasi genuen!
Industria Ingeniaritza Masterra
Industria teknologiaren arloan prestakuntza aurreratua eta espezializatua ematen du master honek, eta bi campusetan eskaintzen da: Arrasaten eta Galarretan. Mondragon Unibertsitateak lotura handia du industriarekin, eta, beraz, ikasle gehienek praktikak eta Master Bukaerako Lana egiten dituzte enpresetan masterra egiten ari diren bitartean (ikasturte honetan, MBLan hilero 1.125 €-ko beka bat eskuratuta). Behin masterra bukatuta, enplegagarritasun tasa oso altua duen profila da hau, %100eko enplegagarritasunarekin.