Podcast berria eskuragarri, ikasle ez-tradizionalek goi-mailako hezkuntzako erakundeetan parte-hartzea sustatzeko

Atzealdea

Podcast berria eskuragarri, ikasle ez-tradizionalek goi-mailako hezkuntzako erakundeetan parte-hartzea sustatzeko

InclusiPHE proiektua

Podcast berria eskuragarri, ikasle ez-tradizionalek goi-mailako hezkuntzako erakundeetan parte-hartzea sustatzeko

Podkast-a InclusiPHE (Inclusive Engagement of Non-Traditional Students in Professional Higher Education) nazioarteko ikerketaren emaitza da, eta integratzaile izateko erakundeek jarraitu behar dituzten estrategiak nabarmendu nahi ditu.

2023·03·29

$titulo.getData()


Goi Mailako hezkuntzako erakundeetan ikasle ez-tradizionalen parte hartzea sustatzeko podkast berria jarri dute donon eskura InclusiPHE (Inclusive Engagement of Non-Traditional Students in Professional Higher Education) proiektuko ikertzaileek. Podcast hau da Erasmus+ nazioarteko proiektuan egindako ikerketaren emaitza da.

InclusiPHE ikerketa kokatzen da Goi Mailako hezkuntza profesionaleko erakundeetan eta fokua jartzen du ikasle ez-tradizionalen inklusioan. Erakundeak benetan integratzaileak izan daitezen, ikasleen aniztasuna islatu behar dute. Hori lortzeko, Goi Mailako hezkuntza-erakunde batek ez ditu bere ikasketa-programak eta irakaskuntza eta ikaskuntza-prozesuak bakarrik kontuan hartu behar, baizik eta ikasle-konpromiso guztiz integratzailea ere lortu behar du. Podcast-ak erakunde horiek integratzaile izateko jarraitu behar dituzten estrategietako batzuk nabarmentzen ditu. 

 

Honako erakunde hauek dira InclusiPHE proiektuaren bazkide eta laguntzaileak: Mondragon Unibertsitatea, EURASHE (Goi Mailako Hezkuntzako Erakunde Profesionalen Europako Elkartea), Baden-Wuerttembergeko Estatu Unibertsitate Kooperatiboa, Ezagutzaren Berrikuntza Zentroa, UC Leuven (Hezkuntzaren Garapenerako Institutua), Maltako Arte, Zientzia eta Teknologia Ikastetxea eta Ikasleen Europako Sindikatua.