Imanol Ruiz De Eguino Aguirre ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen

Atzealdea

Imanol Ruiz De Eguino Aguirre ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen

TESIA

Imanol Ruiz De Eguino Aguirre ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen

2025·01·17

$titulo.getData()


  • Tesi titulua: Modelizado multifísico de la pultrusión UV para el desarrollo de perfiles estructurales destinados a la industria naval

Epaimahaia:

  • Lehendakaritza: Maria Lluisa Maspoch Rulduá (Universitat Politècnica de Catalunya)
  • Bokala: Koldo Gondra Zubieta (Gaiker)
  • Bokala: Isabel Harismendy Ramirez de Arellano (Tecnalia)
  • Bokala: Alberto Lopez Arraiza (UPV/EHU)
  • Idazkaritza: Mariasun Sarrionandia Ariznabarreta (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Doktorego tesi honek UV pultrusioa ontzigintza merkatuan sartzeko oinarriak ezarri nahi ditu. Ekoizpen prozesu berri honek fotopolimerizazioaz baliatzen da, moldearen irteeran profilak ontzeko, horrela, pultrusio prozesuaren berezko limiteetako bi gaindituz. Alde batetik, profila moldearen barruan ontzen ez denez, nabarmen murrizten dira tiratze indarrak. Modu horretan, tiratze sistema robotizatu baten erabilpena ahalbidetuz, profil zuzenak ez ezik, kurbadura konplexudunak ere fabrikatzeko. Bestalde, tiratze indar murriztuek profilak prozesuan jasaten dituen tentsioak gutxitzen dituzte. Eta ondorioz, ez dute profilen errefortzu konfigurazioen definizioa baldintzatzen, zeharkako norabideetan nahi adina errefortzuren kokapena baimenduz. Hortaz, profilen portaera mekanikoa ohiko pultruidoek aurre egin ezin dezaketen karga konplexuak jasateko egokitu egin daiteke. Laburbilduz, UV pultrusioak profil pultruituen aplikazioak nabarmen hedatzeko ahalmena du, ohiko pultrusioak aurkezten dituen muga geometriko zein mekanikoak gainditzen baititu.

Hala ere, UV pultrusioaren heldutasun teknologiko ezak prozesuaren industrializazioa oztopatzen du, nahiz eta konpositeak eraldatzeko prozesu automatizatu, malgu, produktibo eta efiziente bat izan. Prozesuan parte hartzen duten fenomeno fisiko-kimikoen arteko interakzioak atzitzeko simulazio tresnarik ez dagoenez, gaur egun, prozesuaren doikuntza bere industrializaziorako eraginkorrak ez diren froga iteratiboen bidez egin behar da. Beraz, doktorego tesi honen lehenengo blokea UV pultrusioan ematen diren fenomeno fisiko-kimiko bakoitza erreproduzitzen duten ereduen identifikazioa, moldaketa eta integrazioa lantzen ditu. Tiratze abiadura eta UV iturriek igorritako intentsitatea optimizatzeko gai den simulazio tresna baten garapena burutuz. Bigarren blokean, UV pultrusioak ontzigintzari ekar diezazkiokeen abantailen azterketan sakondu da. Horretarako, lehenik eta behin, multiaxialki errefortzaturiko pultruidoen portaera mekanikoa aztertu da. Eta azkenik, UV pultrusioak ontzigintzari produktibitatearen, kostuen eta erantzun mekanikoaren aldetik ekarri litzaizkiokeen onura disruptiboen adibide diren prototipoak garatu egin dira.