Labayru Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute
Labayru Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute
Labayru Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute
Labayru Fundazioaren Derioko egoitzan egindako sinadura ekitaldian izan dira Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren zuzendaria eta Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.
Gaur, urtarrilak 23, elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Labayru Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Sinadura ekitaldian parte hartu dute bi erakunde horietako ordezkariek: Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren zuzendariak eta Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak.
Hitzarmenak jasotzen du bi erakundeei interesatzen zaiela beraien lankidetzako harremanak finkatzea, azpimarratuz garrantzitsua dela harreman estuak eta lankidetza eraginkorra izatea.
Hitzarmenaren arabera, euskarari eta euskal kulturari dagozkion gaiak izango dira bi erakundeek batera arituta, eta beste hainbatekin lankidetza bilatuta, landuko dituzten gai nagusiak. Hitzarmenean sakontzea ere adostu dute bi erakundeek, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen eta Labayru Fundazioaren arteko lankidetza-eremu horietan unean uneko proiektuak sortzen diren heinean.
Sinadura ekitaldiaren ondoren, Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren zuzendariak esan du “Labayru Fundazioak bere ibilbide luzean euskal hizkuntza eta kultura ikertzeko eta zabaltzeko misioa izan duela gidari, beti gizartearen zerbitzura. Hitzarmen honen bitartez, indarrak batuko ditugu etorkizunean ere helburu hori lortzeko”. Bere aldetik, Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak gehitu du hitzarmena bat datorrela Fakultatearen balioekin eta aukera emango diola Mondragon Unibertsitateari euskarari eta euskal kulturari dagozkion gaietan ikertzen jarraitzeko, eta gaineratu du “bidelagun gakoa da zentzu horretan guretzako Labayru Fundazioa".
Bukatu aurretik, erakundeetako ordezkariek gaineratu dute hizarmenarekin sustatu nahi dutela erakundeen arteko ahalik eta elkarlan eraginkorrena, betiere, erakunde bakoitzaren autonomia bermatuta. Sinatzaileen esanetan, helburua da erakunde bien jardunak ahalik eta koordinatuen eramatea, indarrak biderkatzeko asmoarekin.
